Cultura

Hedoi Etxarteren kultur gomendioak

Idazle iruñearrak biolin eta itzulpengintza ikasketak egin zituen, eta hainbat poema liburu, irudi-eleberri eta saiakera bilduma argitaratzeaz gain, egun Berria egunkariko zutabegilea eta Euskadi Irratiko Faktoria saioan dabil
Hedoi Etxarte, idazlea.

Hedoi Etxartek (Iruñea, 1986) biolin eta itzulpengintza ikasketak egin zituen. 2011n La Hormiga Atómica proiektuarekin bat egin zuen eta Katakrak liburu-denda, kantina eta zentro sozialaren sorkuntzan. Hainbat lan argitaratu ditu: 2008an 'Suzko lilia' (Susa) poema liburua, 2009an 'Ihes ederra' (Alberdania) irudi-eleberria Alain Urrutia margolariarekin batera, 2012an 'Sinplistak' (Susa) poema liburua, 2014an 'Wagner auziaz: Wangermée, Clément, Zizek, Badiou' (Jakin) saiakera bilduma. Egun, Berria egunkariko zutabegilea da eta Euskadi Irratiko Faktoria saioko solasaldietan parte hartzen du Etxartek.

Hedoi Etxarteren kultur gomendioak:

Abesti bat: 'Geure gainetik', Broken Brothers Brass Band

Musika talde bat: J Martina

Opera bat: 'Tristan eta Isolde', Richard Wagner

Eleberri bat: 'Gauaren muturrerainoko bidaia', L. F. Céline (Igela)

Eleberri labur bat: 'Emakume bat', Annie Ernaux (Txalaparta)

Poema liburu bat: 'Ariel eta beste poema batzuk', Sylvia Plath (Denon Artean)

Saiakera bat: 'Faxismoaren aurka borrokan', Clara Zetkin (Katakrak)

Antzezlan bat: 'Woiyzeck-en kondaira', Georg Büchner (Hiru)

Film bat: 'La question humaine', François Emmanuel

Kultur espazio bat: Maravillas Gaztetxea (Iruñea 2017-2018)

29/10/2022