Buscar
Actualidad

Hegazti-faunaren babesa indartzen parke eolikoetan

Hegaztien pasea detektatzeko teknologia garatu du Iberdrolak eta, beharrezkoa balitz, palak gelditzeko
Babes eta zaintzarako gailuetako bat instalatzen. | ARGAZKIA: IBREDROLA
Babes eta zaintzarako gailuetako bat instalatzen. | ARGAZKIA: IBREDROLA

Donostia – Geroz eta parke eoliko gehiago eta handiagoak daude. Energia garbi eta berriztagarriaren aldeko jarduera garran-tzitsuaren eta bere kokapen bereziagatik planteatzen dituen arrisku zenbaiten arteko oreka lortzea dira sektoreak aurre egin beharreko erronketako batzuk. Duela gutxi jaso berri du Iberdrolak enerTIC Awards sarietako bat, “Gure parke eolikoetan hegazti babestuak zaintzeko” proiektuagatik . Ekimen horiekin, parkeak eraikitzen diren eremuetan hegazti-faunaren segurtasunari buruzko kezka gero eta handiagoari erantzuten saiatzen dira, sarritan balio ekologiko handiko espezieak izaten baitira.

Iberdrolari saritu dioten proiektuan, radarrak, kamerak eta adimen artifiziala uztartu eta instalatzen dira, parkean hegan dabiltzan espezieak eta haien ibilbidea identifikatzeko; hala, talka egiteko arriskua antzematen denean, aerosorgailuak geldi-tzeko agindu automatikoak bidaliko dira, edozelako ikuspen-baldintzatan. Egituraren inguruan dabilen espeziea eta bere ibilbidea detektatzeaz gain, beraien mugimendu-ohiturak gordetzeko aukera eskainiko du sistemak, hegaldi-ibilbideen iragarpena hobetu ahal izateko.

Nolanahi ere, Iberdrola etengabe dabil lanean, parke eolikoen jasangarritasun ekologikoan eta hegazti-espezieen babesean laguntzen duten gailu eta teknologiak garatzen. Ildo horretan, jarduera berritzaileenetako batek Adimen Artifiziala(IA) erabiltzen du, hegaztiak detektatu eta energia sortzen duten palak automatikoki gelditu ahal izateko. Radarra eta kamerak dituzten dispositibo horiek lauzpabost kilometrora dagoen hegazti-taldea detektatzeko ahalmena dute IA bidez, eta, behin informazio hori jasota, algoritmoen bitartez, instalakuntzaren jardueran geldialdi selektiboak egiteko aukera eskaintzen dute. Gainera, sistemak badu modulu bat, hegaztien etorrera zehatz-mehatz bistaratzeko, lainoa, euria edo argi gutxi dagoenean, egunez zein gauez.

Bestalde, kudeatzen dituen parke-eolikoetan Iberdrolak beste hainbat babes-mekanismo ere gaitu ditu, esate baterako, talkak ekiditeko gailuen palak kolore biziz margotu, hegaztiak hurbiltzea eragozteko bideozaintza-sistemak, simaurtegiak lekualdatu dituzte elikatze-guneak harraparietatik urruntzeko, elektrokuzioaren eta talken aurkako gailuak, bai eta argi-kutsadura eta kontsumo elektrikoa murrizteko neurriak ere. Amaitzeko, hainbat espezie babestuen (hala nola arrano errealaren eta arrano inperial iberiarraren) ohiturak aztertzen eta berriz sartzeko ahaleginean ere badabiltza, besteak beste Arrano beltza eta Eguzki-arrano iberiarra.

Etiquetas
2023-01-16T08:26:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo