Azpeitiarrek helduentzako antolatutako lau eskulan ikastaro ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute 2022-2023 ikasturte honetan. Denak Damaso Azkue auzunean Udalak duen lokalean emango dira; eta izena eman edo informazio gehiago jaso nahi duten herritarrek tailer bakoitza emango duenarekin jarri beharko dute harremanetan.
Helduentzako eskulan ikastaro hauetan marrazki artistikoa eta margolana, puntua, joskintza teknikak edota arteterapia lantzeko aukera izango da.
Tailerrak
Marrazki artistiko eta margolan tailerra Marian Alberdik emango du. Saioak astelehen, ostegun eta ostiraletan izango dira (10.00etatik 11.30era) eta interesatuek 663 589 985 telefono zenbakira deitu behar dute.
Puntu ikastaroa, berriz, Mari Angeles Ibaetak zuzenduko du, eta parte hartzen dutenek gurutze puntua, puntua edota makinako bordatuak egiten ikasiko dute. Saioak astelehenetan eta ostegunetan izango dira, 15.00etatik 17.00etara eta 17.00etatik 19.00etara bitartean. Ibaetarekin harremanetan jartzeko, 657 799 460 telefonora deitu behar da.
Bestalde, Lucia Sanchezek Joskin-tza tailerrean teknika ezberdinak tailerra gidatuko du, eta saioak ostiraletan izango dira, 10.00etatik 12.00etara. Taldea osatuz gero bastidoreekin lan egiten ikasiko dute (astearteetan). Lucia Sanchezekin harremanetan jartzeko 608 574 658 zenbakira deitu beharko dute.
Azkenik, eta berrikuntza gisa, helduentzat Arteterapia tailerra eskainiko du Margi Egiguren arteterapeutak. Arteterapia tailerra astearte arratsaldeetan eskainiko da. Tailer honetako helburua “egoera emozional bat aurkitzea da, pribatasuna eta segurtasuna oinarri izanik, adierazmenari bide emateko”. Parte hartu nahi dutenek 618 542 230 zenbakira deitu beharko dute. – Jabi Leon