Energia arloko ekintzak aspalditik sustatu dira Hernanin, bereziki 2005etik aurrera Udalsarea 21 jasangarritasun plangintzaren baitan.
Hala ere, eraldaketa sakonagoa egiteko, Hernanik 2017an abiatu zuen 2030 urtera arteko energiari buruzko plangintza propioa. Labur esanda, hiru helburu lortu nahi dira: energia eskaera murriztea, energia berriztagarrien erabilera areago-tzea, eta, horrela, berotegi efektuko gasen isurketa gutxitzea.
Plan hau eraginkorra izan dadin, Udalari eragiteaz gain, herrian ere oihartzuna izan behar du, baita herriko ikastetxeetan ere.
Azkeneko eragile garrantzitsu honetan, Euronet 50/50 programa martxan jartzen dute urtero 2018-2019 ikasturtetik. Programa horren helburua da eskoletan energia modu arduratsuan kontsumitzea, gaiaren inguruan jantzi eta ohitura egokiak sustatuta. Lortutako aurrezpen ekonomikoaren lehen erdia eskolak erabiltzen du; bigarren erdia Udalak eskolan energia hobekuntzak egitera bideratzen du.
Atzo, urte honetako programekin jarraitzeko hitzarmenak sinatu ziren herriko ikastetxeekin eta Xabier Lertxundi, alkatea, Oier Agirresarobe, Hezkuntza arloko zinegotzia, eta Tamara Zapiain, Energia arloko teknikaria, Urumea eta Ereñotzu auzoko Txirrita eskolara hurbildu ziren. Bi ikastetxe hauetan azken saioan, Energiaren Trivialean jolasean ibili ziren. Jolas honen bidez, ikasitakoa errepasatu zuten eta bide batez, hurrengo ikasturteko Ekin-tza Plana finkatu zen. Gainera, ohitura energetiko egokiak barneratzen hasiak daudela ohartu ziren.