Gipuzkoa

Hernanik erresistentzia historiak bildu ditu ‘Hariak’ zinemaldian

Azaroaren 3tik 13ra bitartean hamahiru film eta dokumentalak ikusteko aukera egongo da
Irantzu Jauregi teknikaria, Lertxundi alkatea, Itsaso Lekuona zinegotzia eta Amherreko Su Hernández.

Hernaniko Udalak, munduan gertatzen diren eskubideen urraketak ikusarazteko helburuz, Hariak, erresistentzia istorioen zinemaldia antolatu du.

Honela, ekimen berri honi esker, azaroaren 3tik 13ra bitartean, hamahiru film eta dokumental, bedera- tzi luzemetrai eta lau laburmetrai, proiektatuko dira Kulturarteko Plaza Feministan. Proiekzio bakoitzaren ondoren, solasaldi eta mahai inguruak izango dira gaian sakon-tzeko. Sarrera librea izango da aforoa bete arte.

Xabier Lertxundi alkateak, ostiralean egindako agerraldian azpimarratu zuenez, Hernaniko Udaleko Lankidetza arloak urteak darama-tza munduko errealitate desberdinen arteko harremanak landu eta egoera ezberdinekiko sentsibilizazioa sustatzen. “Eginkizun horretan mugarri izan nahi du zinemaldi honek”, esan zuen.

Izan ere, “munduan zehar ematen diren giza eskubideen urraketak ikusaraziko dituen zine zikloa izango da, baina batez ere, urraketa horien aurrean antolatutako erresistentziei leku egingo diena”, zehaztu zuen.

Azaroaren 3an, zinemaldia ireki-tzeko Flores de la Llanura Mexikoko film laburra eskainiko da. Egun berean, Tras las huellas de l_s desaparecid_s erakusketaren inaugurazioa izango da.

Aukeratutako filmen istorioak oso anitzak dira: El Salvadorren aborta-tzeagatik kartzelan dauden emakumeak, Egiptoko iraultzaren manifestaldietan izandako bortxaketa masiboak, Afrikako gazteen bizitza, errefuxiatuak, hezkuntza eskubidea...; baina gertukoak diren gaiak ere jorratuko dira: Euskal Herrian kalean bizi diren gazteak edo Irun-Hendaia muga gainditzen saiatzen diren migranteak.

10/10/2022