Buscar
Gipuzkoa

Hernanik sokadun parkea eraikiko du apirilean zehar

Proiektua ehun bat haurrek egindako diseinuan oinarritu da eta herri eskaera da
Proiektuan parte hartu duten arkitektoak, udal teknikaria, alkatea eta Bizipozako ordezkariak.
Proiektuan parte hartu duten arkitektoak, udal teknikaria, alkatea eta Bizipozako ordezkariak.

Hernaniko Udalak soka elementu nagusia izango duen jolas parke bat egokituko du Urbieta kalea eta kiroldegi ondoan dauden berdeguneetan. Lanak hilabete honen amaieran hasiko direla aurreikusten da. Hilabete bateko iraupena izango dituzte lanek, beraz irailean zehar burutuko dira.

Atzoko aurkezpenean, Hernaniko alkateak, Xabier Lertxundik, azpimarratu zuenez, parke hau diseina-tzerako orduan haurren parte-har-tzearekin egin da. 2017ko Hernani Erabaki prozesuan zortzi urtetik gorakoentzako parke bat sortzeko proposamen bat egon zen eta 2019ko udalekuetan haurrekin batera diseinatzen hasi ziren. Ehun bat haurrek parte hartu zuten. Azkenik, 2020ko Hernani Erabaki prozesuan, haurrek diseinatutako parkea egikari-tzeko proposamena jaso zen.

Haurren ideiak errealitatera egokitzeko eta segurtasuna bermatua izateko hausnarketa Maushaus, T-M Arquitecturaren laguntzarekin burutu du. Honela, parkea sei eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta hiru gune desberdin izango ditu: atsedenaldirako, eskalatzeko eta zintzilikatzeko.

Aditzera eman zutenez, parkeari lotura eta bateragarritasuna emango dion elementua soka gorria izango da. Era berean, farolak gorriz margotuko dira, tokia identifika-tzeko. Sokaz gain erabiliko diren elementuak naturalak izango dira: egurra eta lurra.

Gaur egun dagoena mantentzeko apostua egin dute. Beraz, bertan dauden zuhaitzak ez dira moztuko, hori bai berdeguneak txukunduko dira eta lurra garbitu egingo da. Barandilak berrituko dira eta paseoan eta aldapetan banku berriak jarri eta dauden batzuk posizioz aldatuko dira, eremu hori igarobide izateaz gain, egoteko tokia ere izan dadin.

Parte-hartzea ardatz izango duen beste ekimena sokadun parkearen izena proposatzea izango da. Herriko ikastetxeetan kaxa batzuk ipiniko dira haurren ideiak jasotzeko. Azkenean, Udalak proposamen guztietatik bat aukeratuko du.

Gereziondoa

Sokadun parkeak beste funtzio bat ere izango du. Bizipoza elkarteak Hernaniko Udalari gereziondo bat oparitu zion “hasiera-hasieratik bai Hernaniko Udala eta bai Hernaniko herria bidelagun” dituztelako. Gereziondoa lanak amaitzerakoan parkean landatuko da.

Hortik aurrera, Hernaniko haurrak arduratuko dira gereziondoa ureztatzeaz eta ongarritzeaz.

Bizipoza dagoeneko 36 elkartek osatzen duten komunitatea da.

Etiquetas
2023-03-08T05:55:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo