Buscar
Bizkaia

Herri Kirolen Emakumeen Eguna Aste Nagusian

Gaur goizean Emakumeen Eguna ospatu da Herri Kiroletan
Gaur goizean Emakumeen Eguna ospatu da Herri Kiroletan

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, Emakumeen Eguna ospatu da gaur Herri Kiroletan, Aste Nagusiko jai-programazioaren barruan, eta emakumeak dira protagonista. Guztira, lau modalitateko erakustaldia egin da: aizkolariena Irati Astondoa eta Maika Ariztegiarekin, harri-jasotzaileena Karmele Gisasola eta Lucia Orberekin, ingude-jasotzaileena Nerea Egurrola, Karmele Gisasola eta Lucia Orberekin, eta txinga-lasterketarena Nerea egurrola protagonista dela.

Horrela, Aste Nagusiaren edizio honetako jai-programazioak emakumeak protagonista dituzten hainbat proposamen ditu. Gaur goizean, Emakumeen Eguna ospatu da Herri Kiroletan, lau modalitate bildu dituen erakustaldiarekin: Irati Astondoa eta Maika Ariztegia aizkolariak, Karmele Gisasola eta Lucia Orbe harri-jasotzaileak, Nerea Egurrola, Karmele Gisasola eta Lucia Orbe ingudea altxatzen eta Nerea Egurrola protagonista izan duen txinga-lasterketa.

Bihar, abuztuak 25 osteguna, 12:00etatik aurrera, emakumezkoen pentatloi lehiaketa ospatuko da Areatzan. Jardunaldian Lucia Orbe eta Karmele Gisasola kirolari bizkaitarrek hartuko dute parte, eta hainbat proba egingo dituzte (harri-jasotzea, giza-proba, txinga, aizkora eta korrika).

Emakume pilotariek tarte berezia izango dute datorren larunbatean, abuztuak 27, Emakume Pilotarien Egunean.

Hitzordu horiez gain, joan den igandean, abuztuak 21, Emakumeen Bilboko V. Ikurriña 2022 Traineru Ligako agertoki bihurtu zen itsasadarra, eta Deustu Arraun Taldeko trainerua izan zen garailea.

2022-08-25T13:28:04+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo