Loreak edertasunaren sinbolo dira. Urretxu eta Zumarragako udalek ederki asko dakite hori eta urtero bi herrietako balkoiak, leihoak eta baserrietako sarrerak loreekin apaintzen dituzten herritarrak saritzen dituzte. Aurtengo sari banaketa ostiral eguerdian egin zuten, Urretxuko udaletxean. Ekitaldian Itziar Agirre Urretxuko zinegotziak, Nerea Errasti Zumarragako zinegotziak eta Joseba Segurola Elai lorezain-tza enpresako teknikariak parte hartu zuten. Enpresa honek lorezaintza lanak egiten ditu Urretxuko Udalarentzat.
Zortzi saritu herri bakoitzeko
16 sari banatu zituzten: hamar herrigunean bizi direnen artean eta sei baserritarren artean. Saritu bakoi-tzak 50 euro, diploma eta landare bana jaso zuen.
Urretxuri dagokionez, herriguneko sarituak Karmele Iraeta-Lander Zurdo (Ipeñarrieta 2, 9.-D), Ana Velasco eta Fernando Fernandez (Ipeñarrieta 24, 2.B), Mila Etxaniz (Labeaga, 39, 6.D), Ana Maria Abad Menaza (Labeaga 39, 6.E) eta Miren Labarza-Jose Etxeberria (Labeaga 72, 3.B) dira.
Urretxuko baserritarrei dagokienez, sarituak Maria Isabel Lizarazu (Beain), Mila Aranburu (Beain) eta Nekane Egia (Larrea) izan dira.
Zumarragan ere zortzi bizilagun saritu dituzte. Kalean bizi diren zumarragarrei dagokienez, sarituak Maria Victoria Aranguren Aranzabal (Izazpi 14, 1.D), Rosarito Mendizabal Gisasola (Soraluze 10, 2.), Miren Castillo Juaristi (Euskadi plaza 8, 2.), Maria Isabel Zabalo Ormazabal (Etxeberri auzoa 8, 1.D) eta Maria Antonia Corrales Martin (Iparragirre 7, 4.) izan dira.
Bukatzeko, Zumarragan saritu dituzten baserritarrak Irati Aizpurua Salegi (Sagaspe baserria), Arkaitz Goitia Jauregi-Maitane Kaperotxipi (Aitzaga baserria) eta Lurdes Etxaniz Aranburu-Fermin Goenaga Epelde (Landaburu baserria) dira.