GASTEIZ – Euskara Euskal Herri osoan hitz egitea ere posible da euskaldun guztien laguntzarekin. Helburu horrekin eta Nafarroa Euskal Herri bihurtzeko oraindik egiteke dagoen lanarekin, Errigorak-ek Euskal Herri osoari zuzendutako kanpaina berri bat aurkeztu zuen atzo, Nafarroan proiektu euskaldun gehiago egiten lagunduko duten diru-funtsak lortzeko asmoz.
Oihaneder Euskararen Etxeak atzo aurkeztu zuen Errigorako kanpaina berria; uriaren 23an hasi eta azaroaren 11n bukatuko dena. Errigora herri-ekimena da, Euskal Herria du oinarri, eta herri-lana du tresna. Nafarroako hegoaldea du ardatz, eta euskara ofiziala ez den eremuan eragin nahi du, Euskal Herriko lurralde horretako elikagaiei bidea irekiz. "Auzolana da gure lan-tresna nagusia: ehunka lagunen borondatezko lana da Errigora mugiarazten duena. Hain zuzen, betiko lan kolektiboa balioan jartzea ere badu helburu Errigorak. Nafarroa hegoaldean eta erdialdean eragin nahi dugu. Garai batean erromatarrek ager vasconum deitu zuten lurraldea dugu ardatz, orain hiru hamarka administrazioak ez euskaldun izendatu zuena".
Helburu nagusia, beraz, euskararen erabilera sustatzea da, batez ere euskarak indarra galtzen duen lekuetan, Nafarroaren kasu. "Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bideaemanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz", adierazten dute beti bertatik eslogan gisa. Helburu hori aurrera eramateko, urtean zehar, hainbat kanpaina jartzen dituzte martxan. Horietako batean Euskal Herriko eta Nafarroako olioa saltzen dute, eta beste batean elikagai osasuntsuz eta euskal nekazariez betetako saskiak. Horixe da, hain zuzen ere, abian jarri berri duten kanpaina, eta atzo aurkeztu zuten berriro Araban. "Udazkenean Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka. Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten ditugu kanpaina honetan. Kasu honetan, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egiten diogu (saski bakoitzaren balioaren %25). 2013an kanpaina lehenengoz egin zenetik eskaintzan hainbat aldaketa egin dugu. Egun hiru saski ematen dira aukeran": Saski beltza (55 euro), berdea (65 euro) eta zuria (75 euro). Saski beltzan hainbat produktu desberdin sartu dituzte, adibidez: Orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, oliba-olio birjina estra, botila ardoa, melokotoia almibarrean, melokotoi marmelada , tomate frijitua, potxak, teilak, kardua, mahats-zukua, eta piper-mamia. Saski berdean honako hauek: orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, oliba-olio birjina estra, botila ardoa, ardo-ozpina, dilista lehorrak, barazki-menestra , arroza, pasta, sagar-zukua eta teilak.
Azkenik, saski zuria ere hartzeko aukera dago. Garestiena da eta Nafarroako elikagai eta produktu hauek biltzen ditu: orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, oliba-oliobirjina estra, botila kriantza, ardo zuri apartsua, patxarana, pikillo marmelada, txokolatezko zigarretak, patxaran-pastak eta polboroiak. Gasteizen eskaerak egin eta jasotzeko aukera desberdinak egongo dira: Errigora.eus webgunean eskatu eta Txagorritxuko auzo elkartearen egoitzan jaso (azaroaren 20an, goizez edo arratsaldez), Errigora.eus webgunean edo Stee-Eilas sindikatuaren egoitzan eskatu eta bertan jaso, Errigora.eus webgunean edo ELA sindikatuaren egoitzan eskatu eta bertan jaso, Errigora.eus webgunean edo EH Bilduren egoitzan eskatu eta bertan jaso. "Horrez gain, Armentia ikastolak ere parte hartzen du, baina bertako familien eskaerak besterik ez dituzte jasotzen, hau da, ez dute modu irekian bideratzen kanpaina, barrura begira baizik. Sindikatuek ere hainbat lantokian bideratzen dute eskaera (unibertsitatean, Eusko Jaurlaritzan..). Eskola batzuetako guraso elkarte batzuek ere antolatu izan dute eskaera eskola mailan". Saskiak erakusgai egongo dira Elkarren (zuria), Museo del Organo jatetxean (berdea) eta AEKko euskaltegietan (beltza).
Xehetasunez
Eskaerak egiteko. Gasteizen eskaerak egin eta jasotzeko aukera desberdinak egongo dira: Errigora.eus webgunean eskatu eta Txagorritxuko auzo elkartearen egoitzan jaso (azaroaren 20an, goizez edo arratsaldez), Errigora.eus webgunean edo Stee-Eilas sindikatuaren egoitzan eskatu eta bertan jaso, Errigora.eus webgunean edo ELA sindikatuaren egoitzan eskatu eta bertan jaso, Errigora.eus webgunean edo EH Bilduren egoitzan eskatu eta bertan jaso. "Horrez gain, Armentia ikastolak ere parte hartzen du, baina bertako familien eskaerak besterik ez dituzte jasotzen, hau da, ez dute modu irekian bideratzen kanpaina, barrura begira baizik. Sindikatuek ere hainbat lantokian bideratzen dute eskaera (unibertsitatean, Eusko Jaurlaritzan..). Eskola batzuetako guraso elkarte ba-tzuek ere antolatu izan dute eskaera eskola mailan". Saskiak erakusgai egongo dira Elkarren (zuria), Museo del Organo jatetxean (berdea) eta AEKko euskaltegietan (beltza).
Esaldia
"Ibilbide laburra herrigintza ariketa ederra izan da"
"Errigoraren ibilbide laburra herrigintza ariketa ederra izan da; herriak herriari eginiko ekarpen xume bezain inspiratzailea. 2013tik 1.400.00 euro baino gehiago bideratu ditugu Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskaldunak sortzeko herritik jaiotako egitasmoak sustengatzera".