Navarra

Hitzordu anitzak izan dira Elizondon inauterietako ortziralean

Gazteak eskean ibili dira, ikastetxeek desfilea egin dute eta sukaldariek danborrak astindu
Baztan Ikastolako kideek kontrabandoa izan zuten inauterietako gaia.

Orakunderen ondotik, inauteriek jarraipena izan zuten ortzirale honetan Elizondon. Goizean goiz, hamarnaka mozorro, hartzarekin auzoz auzo eskean abiatu ziren, eta hala ibili ziren ilunabarrera arte. Arratsaldean, aldiz, ikasle, irakasle eta gurasoek ohiko desfilea burutu zuten karriketan barna. Haur Eskolako eta Elizondoko Eskola Publikokoak nahi bezala mozorrotu ziren, gai librean, Baztan Ikastola udal Eskola Publikokoek aldiz, kontrabandoaren gaia jorratu zuten beren mozorro eta kantuen bidez. Gero txokolatesnea banatu eta Hauspolariek taldearekin dantzaldia izan zen. Ilunabarrerako, aldiz, dozenaka lagunek parte hartuko zuten danborrada antolatua zegoen.

Haur Eskolakoek eta Elizondoko Eskolakoek gai librea izan zuten mozorrotzeko. Ondikol

18/02/2023