Uribe Kostako Mankomunitateko Jasangarritasun Sailak hondakinak biltzeko auzolana antolatu du iganderako, otsailaren 16rako, Plentziako (Bizkaia) udaletxearen inguruan eta itsasadarraren pasealekuan.
Ekogune zerbitzua Uribe Kostako eskoletan egiten ari den Eskualdeko Birzi taldea kontzientziazio kanpainari amaiera emateko balioko du ekimenak; hain zuzen, Ander Deuna Ikastolan, Zipiriñe Eskolan, Berango Meranan, Elortza Ikastetxean, Gorlizko Ikastetxean, Plentziako Ikastetxean eta Lemoizko Ikastetxean egin da kanpaina.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, eskualdeko zazpi eskola horietako familiei eta bere aletxoa jarri nahi duten Uribe Kostako gainerako bizilagunei zuzenduta dago auzolana, eta topaketa gunea Astillero plaza izango da, 11:00etan.
Amaitutakoan, hondakin poltsa guztiak udaletxeko plazan jarriko dira gai birziklagarrietan banatuta (papera, ontziak, beira, organikoa), jendeak ikus dezan eta kontzientzia har dezan
Amaitutakoan, hondakin poltsa guztiak udaletxeko plazan jarriko dira gai birziklagarrietan banatuta (papera, ontziak, beira, organikoa), jendeak ikus dezan eta kontzientzia har dezan.
Era berean, parte hartzaileen artean zozketa bat egingo da, produktu jasangarriekin eta hainbat objektu eta material ezberdinekin. Ekitaldian komiki lehiaketaren irabazleak ere iragarriko dira, eta sariak banatuko zaizkie jasotako proposamen onenei.
Bestalde, Donostiako ertzain-etxeak eraikinetik kanpora aterako ditu herritarrei arreta emateko bulegoak, energia eraginkortasuna hobetzeko egiten ari diren lanak amaitu bitartean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Hain zuzen, ertzain-etxearen Antigua auzoko instalazioak hartzen dituen eraikinean egiten ari diren lanak direla eta, herritarrei arreta emateko bulegoak behin-behineko modulu batzuetara eramango dira.
Moduluak Infanta Cristina kaleko 28 zenbakian daude, Osakidetzaren Osasun Zentroaren ondoan, eta bertan jarraituko da herritarrei zerbitzua ematen. Bulego berrietarako sarbideak behar bezala seinaleztatuta daude.