Buscar
Gipuzkoa

Hondarribia | Bizikletaz mugitzeko momentua

Pino eta Silanes, Mugikortasun Astearen programarekin, atzo Hondarribiko Kale Nagusian.
Pino eta Silanes, Mugikortasun Astearen programarekin, atzo Hondarribiko Kale Nagusian.

Irailaren 16tik 22ra Hondarribiak bat egingo du Europako Mugikortasun

hondarribiko ez jaiak igaro ondoren, aste honetan beste era bateko ospakizun bat egingo da herrian. Udalak Europako hainbat hiriekin bat egin izan nahi du, irailaren 16tik 22ra ospatuko den Mugikortasun Astean zehar mugitzeko modu jasangarriagoan sustatzeko ekitaldiak antolatuz. Hala iragarri zuen atzo Hondarribiko Mugikortasun zinegotzia den Juan Luis Silanesek, Bidasoaldeko Bizikletaren Aldeko Elkarteko (Balazta) Alicia Pino kidearekin batera.

"Europako iradokizun batzuekin bat egin dugu eta ekintza ugari antolatu ditugu", azaldu zuen udal arduradunak. Programa ostiral honetan, hilak 17, hasiko da, Kultur Etxean egingo den mugikortasun jardunadi batekin. Ekitaldiari 18.30ean emango diote hasiera eta bertan, duela aste batzuk mugikortasun jasangarriren alde antolatutako argazki lehiaketaren sariak banatuko dira eta, ondoren, Guerra en las carreteras británicas dokumentala jarriko da (gaztelaniaz).

Larunbatean, ekimenak goizaldean egingo dira, bizikletaren erabilera bultzatzeko helburuarekin. Hala, Bizikletaz adinik ez ekimenaren baitan, San Gabriel egoitzako adindunak trizikloz paseatuko dituzte Balaztako bolondresek. Ordu berean, 10.00etan, Kasino Zaharraren lorategiek hiru ekin-tza jasoko dituzte.

Lehenengoa Pedalei eragin energiaren alde izendatu dute eta hamalau urte baino gutxiagoko haurrei bideratuta dago. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta B idasoa-Txingudiko Partzuergoak kofinantzatutako ekimen honetan, haurrek bizekletetan montantu ahal izango dira eta, pedalei eraginez, energia sortu.

Leku berean, mugikortasun pertsonaleko ibilgailu berriak probatzeko postutxo bat instalatuko dute eta partehartzaileek bide-segurtasuneko ibilbide bat egin ahal izango dute, non Europar Batasunak orain dela gutxi ezarri dituen bizikidetza araudi berria azalduko zaizkien.

Paraleloki, bizikleten diagnostikoa egiteko tailer bat ospatuko da, non oinarrizko konponketak eta doikun-tza txikiak egiteko formazio xume bat eskeinko da.

Igandean, hilak 19, bizikletak protagonistak izaten jarraituko dira. Hala, 10.30ean, bizikleta martxa bat Gernikako Arbola plazatik abiatuko da Hondarribiko kaleetatik barrena, Kandido Saseta plazaraino. Bertan, 12.30ean bizikleta festa bat proposatuko dute Udaletik, haurrentzako ginkana moduko batekin eta mugikortasun jasangarriaren aldeko grafiti herrikoia egiteko konbidapenarekin.

Astea itxiko duen aktibitateak, ordea, beste tonu serioagoa izango du. Izan ere, datorren asteazkenean, hilak 22, Kosta kaleko mugikortasuna hobetzeko parte-hartze prozesuaren lehenengo lerroak aurkeztuko dira. Hitzordua 18.30etan izango da, Amute-Kostako auzo elkartean, eta bileran eremuan dauden irisgarritasun arazoez eta aukerazko konponbideetaz hitz egingo da.

Datorren asteazkenean (hilak 22) Kosta kaleko mugikortasuna hobetzeko parte-hartze prozesua aurkeztuko da

2021-09-15T15:01:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo