Hondarribia – Gabonetaraino gelditzen diren hilabeteak ez dira errazak izaten tokiko merkataritzaren-tzat. Denbora hau merkatariei arintzen laguntzeko, Hondarribiko Udala zenbait ekimen burutzen ari da, eta horien artean beste ekintza berri bat iragarri zuen atzo Maria Serranok, Ekonomiaren Sustapeneko zinegotziak.
"Kanpainaren helburua Hondarribiko kaleko merkataritza dinamiza-tzea da, eta Udala garatzen ari den Hondarribia zu zara komunikazio kanpainarekin bat dator", nabarmendu zuen atzo Serranok, ekimen berria bideo lehiketa bat izango dela aurreratuz. Ekimenaren asmoa, parte-hartzaileek bideo bat egitea da, tokiko merkataritzan kontsumitzeak duen garrantziaz hitz egiteko.
Iaz egindako antzeko ekimenaren jarraipena da, baina aurtengo kanpainak nobedadeak dakartza. Ildo horretan, publiko guztiari kanpainan parte hartzen laguntzeko asmoz, honen irudia duen karpa txiki bat jarriko da San Pedro kalean, eta parte hartu nahi duenari bertara joan eta bideoa grabatzen lagunduko zaio.
Karpak urriaren 29an eta 30ean eta azaroaren 5ean eta 6an jarriko dira, goizetan. Hautatutako epaimahaiak ondoen baloratutako bideoek egun bakar batean gastatu beharko dute saria Hondarribiko edozein saltokitan (ostalari-tzakoak ezik). Bideoak hondarribiazuzara@gmail.com helbidera bidali beharko dira eta guztira 2.000 euro banatuko dira lehiaketaren garaileen artean.