Buscar
Gipuzkoa

Hondarribia: Udalbatzak urteko lehen Osoko Bilkura egin du

Zazpi proposamenetatik bost onartu ziren, talde guztiek aurkeztuak
Udalbatza urteko lehen Osoko Bilkuran, Hondarribiko udaletxean. | ARGAZKIA: N.G.
Udalbatza urteko lehen Osoko Bilkuran, Hondarribiko udaletxean. | ARGAZKIA: N.G.

Hondarribia – Udalbatzak urteko lehen Osoko Bilkura egin du aste honetan udaletxean. Bertan hamaika puntu jorratu ziren, horien artean zazpi proposamen, bost izan zirelarik onartutakoak, alderdi guztiek aurkeztuta: EAJk bat, Abotsanitzek bi, PSE-EEk bat eta EH Bilduk beste bat.

Lehen puntuan Txomin Sagarzazu alkateak Udalaren Ekintza Plana zehaztu zuen eta bigarrenean Juan Mari Altuna Ogasun zinegotziak 2022ko Ogasunetik laugarren hiruhilekoaren informazioaren berri eman zuen.

Jarraian, alderdi desberdinek aurkeztutako proposamenak bozkatu ziren. Onartu zen lehen proposamena, Abotsanitz udal taldeak aurkezturikoa, Hondarribiko Udalak Mugiment Kirol Txartela ekimenarekin bat egitea izan zen. Talde guztiek alde bozkatu zuten.

Aurrera atera zen ere EH Bilduk proposatuta, ondoren EAJrekin adostuta, “gogor salatzea epaitegiek abiatu duten hizkuntza-politikaren judizializazioa, eta euskararen aurka ematen ari diren epaiak”. Honen bitartez, Udalak, legedia betez, ondorengo konpromisoak hartu ditu: udal zerbitzuetan herritarrei lehen hitza euskaraz egitea bermatuko duela, zerbitzu publiko guztiak euskaraz eskaintzea bermatuko duela eta lan, zerbitzu eta komunikazio hizkuntza euskara ere izango dela. EH Bilduk, EAJk eta Abotsanitzek alde bozkatu zuten, eta PSE-EE abstenitu egin zen.

Abotsanitz udal taldeak aurkezturiko errolda sozialari buruzko proposamena onartu egin zen ere. Hala, errolda soziala martxan jartzeko helbide ofizial bat ezartzea, eta bertan sartzeko protokolo bat ezartzea adostu zuten zinegotzi guztiek.

Denen aldeko babesarekin onartu zen ere EAJk aurkeztuta, “Espainiako Gobernuari eskatzea berma dezala, Foru eta Ramon Iribarren kaleen inguruko mugaketa-lerroa aldatuta gaur egun hiriaren eta ingurumenaren arteko harmonia erabatekoan egiten diren jardueren erabilerak errespetatzea”.

Onartu zen azken proposamena PSE-EEk energia-komunitateen inguruan aurkeztutakoa izan zen. Bertan, aho batez onartu zen udal eraikinetako estalkiak eskuragarri jartzea, gainerako herritarrek energia komunitateen bidez elektrizitatea sortzeko eta kontsumitzeko eredu jasangarria lor dezaten, eta Udala bera horrelako ekimenen bultza-tzaile izan dadin. PSE-EE, EAJ eta Abotsanitz alde agertu ziren, eta EH Bildu abstenitu egin zen. l

2023-03-06T08:51:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo