hondarribia – Arma Plaza Fundaziotik Hondarribiko ondare aberats eta zabala ezagutu eta gozatzeko jarduera ugari proposatzen dira udara honetan, bai hondarribiarrek bai hiri bidasotarra bisitatzen duten turista guztiek goza dezaten.
Turismo zinegotzia eta Arma Plaza Patronatoko kide den Maria Serranok azken egunotan azaldu duenez, "eskaintza zabala prestatu dugu, herritarrei eta gure artera etortzen direnei begira".
Alde batetik, ondare-bisita gidatuak egingo dira berriro, Alde Zaharra, portua, eta parrokia ikusteko aukera egongo delarik. Bisita hauek asteazkenetik igandera egin ahal izango dira, goiz eta arratsaldeko ordutegiarekin. Euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez izango dira. Ordu beteko eta ordu eta erdiko bisitaldiak izango dira. Bisitak 20 lagunentzat izango dira gehienez, osasun neurriak betetzearren.
Bestalde, ostiraletik asteartera Guadalupeko Gotorlekua bisita-tzeko aukera egongo da, goizeko 11.00etan. Euskal Herriko babeserako eraikin garaikide ederrenetako bat da. Eraikina 1900 urtekoa da. Behin Hirugarren Gerra Karlista amaituta, Oiartzuneko trintxeradun eremua eraikitzea proiektatu zuten eta Guadalupekoa, Jaizkibelen, gotorleku horietako bat da.
Ibilbide honen bidez lubakia, biltegiak, kuartelak, pabiloiak eta askoz gehiago ikusi ahal dira. "Bi orduko bisita izango da, 10 eurotan, eta aurretik ordua eskatu beharko da", argitu zuen Serranok.
Igande, astelehen eta asteartean Tren Berdean igo ahal izango da Hondarribia beste ikuspuntu batetik ikusteko. Goiz eta arratsaldeko ordutegian egingo du eta trenak 11.00etan, 12.00etan, 13.00etan, 17.00etan, 18.00etan eta 19.00etan aterako dira. Ibilbidearen iraupena 45 minutukoa izango da eta beti Jabier Ugarte kaletik hasiko da. Hondarribia ikusteko beste aukera eder bat da trena, eta ibilbideak bista ikaragarrietaz goza-tzeko aukera ematen du.
Helduentzat (13 urtetik gorakoe-ntzat) sarrera lau eurokoa izango da, bost eta hamabi urte artekoen-tzat bi euro, eta lau urtetik beherako haurrak doainik igo ahal izango dira. Sarrerak trenean bertan erosi ahal izango dira.
Akibitateetan parte hartzeko erreserbak egitea ezinbestekoa da eta telefonoz 943 644 623 edo 943 643 677 zenbakietara deituz edo mezu elektroniko bat bidaliz info@armaplaza.eus helbidera. Informazio gehiago lortzeko armaplaza.eus web orria kontsultatu daiteke.