Mitxel Arzak hondarribiarra izan da aurtengo Inauterietako kartel lehiaketaren irabazlea. Bere lana, 'Atzamantzak', Hondarribiko Udalaren Kultura departamentuak antolatzen duen lehiaketan gailendu da. Guztira, 19 kartel aurkeztu dira aurtengo ediziora. Nabarmentzekoa da martxoaren 3ra arte kartel guztiak Arma Plazan kokatutako erakusketan ikusi ahal izango direla.
Inauterietako programa
Bestalde, Hondarribiko Inauteriei dagokienez, programak hainbat ekitaldi ditu. Alde batetik, otsailaren 27an, hau da, datorren asteko ostegunean, 17.00etatik aurrera Inauteri Kalejira egingo da Alde Zaharrean. Hurrengo egunean, arratsaldez, Olinpiaden parodia egingo da, eta larunbatean, 10.00etan hasita, Mairuak baserriz baserri ibiliko dira. Egun horretan bertan, Abiyuan Txaranga herriko kaleetan barrena ariko da 11.30etatik aurrera, eta eguerdian gazteentzako bazkaria egingo da.
Arkollako gazteen karrozak Alde Zaharra girotuko du arratsalde horretan, 18.00etatik 20.00etara Peña Poteo txaranga protagonista izango da. Gauean, Jawata ANTI-DJ arituko da Arma Plazan.
Bukatzeko, igandean, Hondarribiko Txistu Taldearen alborada 8.00etan hasiko da, eta Inauterietako desfilea 10.30etan.
Programa osoa hemen ikus daiteke.