Actualizado hace 2 minutos
Hogei lagun baina gehiagok osatutako Hondarribiko Euskaraldiko Herri Batzordea pasa den astean bildu zen berriro ere, eta bertan bi erabaki garrantzitsu hartu ziren.
Alde batetik, Euskaraldiaren herriko leloa aukeratu zuten 50 proposamen ezberdinen artean bozkatuz. Aukeratutako leloa ‘Euskarari ximiko!’ izan zen, herrian euskararen erabileran eragiteko beharra dagoela adierazteko helburuarekin.
Beste aldetik, Euskaraldiko egunetan, hau da, maiatzaren 15etik 25era, herri mailako egitasmo nagusi bezala Euskaraoke Herrikoia antolatzeko proposamenarekin aurrera egitea erabaki zen. Hura maiatzaren 24an Madalena Plazan egingo da. Ekimen honen helburua herri osoa euskararen alde aktibatzea izango da, herritar bakoitza euskararen erabilera kontziente baten alde egiteko eta egun dagoen erabilera datu eskasa (%16,3a) handitzeko.
Era berean, Batzordean Euskaraldiaren aurretik eta bitartean egitarau oparoa antolatzeko nahia azaldu zen. Zentzu honetan, martxoaren erdialdean lehen egitaraua osatua edukitzeko konpromisoa hartu zen eta horretarako lantalde motorra eratu zen ere, Herri Batzordea baino maiztasun gehiagorekin elkartuko dena, egitaraua osatu eta hori aurrera eramateko asmoarekin.
Lantalde motorra irekia da eta pare hartu nahi duen orok mezu bat idatz dezake euskaraldia@hondarribia.eus postara.