Buscar
Gipuzkoa

“Hondarribiko Udalak ondo erantzun dio agintaldi berezi eta zorrotz honi”

Txomin Sagarzazu alkateak agintaldiaren balantzea egin zuen atzo
Txomin Sagarzazu atzo Alkatetzako bulegoan. | ARGAZKIA: N.G.
Txomin Sagarzazu atzo Alkatetzako bulegoan. | ARGAZKIA: N.G.

2019ko ekainean hasi zen legealdia amaitzear dagoen honetan, Txomin Sagarzazu alkateak EAJren udal gobernu taldeak egindako Agintaldi Planaren balantzea egin zuen atzo. Hasteko, bere bigarren agintaldia oso berezia izan dela nabarmendu zuen. “Bi gertakari nagusik eragin digute hasierako asmoa errealitate berrira egokitzera: pandemiari aurre egitea eta 2017ko Hirigintza Plan Orokorra baliogabetzeari Plan Berriaren bidez erantzun behar izatea”, esan zuen.

Pandemiari dagokionez, udal gobernuak aurretik zituen lehentasunak berriro aztertu behar izan zituela, eta herritarrak erdian jarriz, elkartasun-sare bikaina sortu dela eragile sozial, herriko ikastetxe eta Udalaren artean adierazi zuen. “Hiria bizirik eta indar- tsu jarraitzeko hainbat iniziatiba aurrera eraman ditugu. Adibidez Itxeki Hondarribia dirulaguntzak autonomo eta enpresei, bide publikoaren okupazioa ez kobratzea edo bono kanpaina arrakastatsuak”.

HAPOren baliogabetzeari dagokionez, hirigintza arloko lehentasunak aldatu behar izan direla eta orduz geroztik Udalean lan handia egin dela azaldu zuen. Datozen asteetan HAPO beraren hasierako onarpena egin nahi dutela gaineratu zuen alkateak.

Gauzak horrela, 2019-2023 Agintaldi Planaren garapen maila %75ekoa izan da. “Arestian aipatutako eraginak kontuan hartuta Hondarribiko Udalak bere helburuei oso ondo erantzun diela uste dugu”.

Sagarzazuk azken urte hauetan aurrera atera dituzten proiektu eta ekimen batzuen berri eman zuen. Adibidez, Gizarte Politiketan zerbi- tzu-karta osatu eta gizarteratu dela eta Berdintasun Plana onartu dela.

Herritarrei dagokienez, Udalak kultur programazio “aberatsa” egiten jarraitu duela nabarmendu zuen, baita ikastetxeei covidaren ondorioz sortutako egoera berrietan lagundu diela eta kirol taldeekin harreman estuan egon direla ere.

Tokiko ekonomiariaren arloan, Itxeki Hondarribia aparteko diru-laguntzez gain, Hondarribia Abian enplegu programa aipatu zuen, eta mugikortasun jasangarriari dagokionez, Kalez Kale Hondarribia Hobetzen programa nagusia gauzatu dela.

Azkenik, hobetzeko gauzak ere ikusi dituztela esan zuen alkateak, baina balorazioa positiboa dela eta Udalak ondo erantzun diola agintaldi berezi eta zorrotz honi adierazi zuen, “hondarrribiarrak erdigunean jarriz eta haien beharrei erantzuteko plangin- tza eginez eta gauzatuz”.

Etiquetas
2023-03-31T00:56:04+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo