Arabako i+Med kooperatiba independenteak konprimitu itxurako hortzetako pasta berria aurkeztu zuen atzo Gasteizen. Lan horri ONAK deitu diote. Proiektuak hiru urte baino gehiago iraun du, eta atzo aurkeztu zuten bukatuta, berrikuntza honetan lan eta ahalegin handia egin ondoren. Horrela, konprimitu itxurako hortzetako pasta berri hori ontzi jasangarrietan merkaturatuko da, aho-hortzen higiene ona lortzeko. “Laborategi berberetan jaiotako Sibari Republic serum arrakastatsuarekin egin genuen bezala, urtarrilaren 13tik 28ra denda bat irekiko da Euskal Herriko hiriburuan, jendeak produktua zuzenean ikusteko eta probatzeko aukera izan dezan”, azaldu zuten atzo.
Aho-hortzetako higiene perfektua lortuko duen berrikuntza da, eta Adrián Iriarte bezalako profesionalek egin dute. Hain zuzen, bera da proiektu honen sortzaile nagusienetako bat, urte luzez lan gogorrean aritu ondoren. Hiru urte hauetan, i+Med-ko zientzialariek goi-abangoardiako bi teknologia sortu dituzte konprimitua sortzeko. Zehazki, ONAK ThreeBrasive (teknologia honekin sakonean garbitzea lortzen da esmaltea kaltetu gabe. Atzo nabarmendu zutenez, merkatuan dauden hortzetako pasten batez bestekoak 7 eta 8 gogortasun urratzaileak erabiltzen ditu) eta ONAK AirSolide (horrek apar trinko eta natural bat sortzea ahalbidetzen du garbitasuna errazteko).
ONAK pastillen ezaugarrien artean, hauek nabarmentzen dira: jasangarriak eta ekologikoak dira, ontzi berrerabilgarriak eta jasogarriak erabiltzen baititu; gainera, hamar osagairen gainean bermatutako formula du, ahoko zaintza berritzailea plantea-tzen du, erabiltzeko erraza da eta dosi egokia du, Adrian Iriartek balioetsi zuenez. Iriartek nabarmendu zuen ekonomia zirkularreko eredu bati erantzuten dion lehen dentifrikoa dela. “ONAK produktuak hasieratik amaierara arte errespetatzen du ingurumen-jasangarritasuna. Izan ere, %95 ur gutxiago behar du fabrikazioan eta ekoizpen-fasean %80 gutxiago kontsumitzen du elektrizitatea; eta konprimitu edo pastilla formatuari esker, ontziak birkargatu egin daitezke”, ondorioztatu zuen atzo goizean pastillen aurkezpenean.
Xehetasunez
Produktu berria. Atzo, Arabako I+Med kooperatibatik, produktu berri bat aurkeztu zuten, gizartearentzat aurrerapen handiak dituena. Hortzetako pasta bat da, hortzetako osasuna babesten duena, modu naturalean egina baitago; gainera, formatu berritzailea du. Oraingo honetan, pastilla formatuan datorren hortzetako pasta da.
Prezioa. Pastilla formatuko hortzetako pasta hori aurkeztean, produktu horretan eta sorkuntzan lan egin duen zien-tzialarietako batek, Adrián Iriartek, azken hiru urteetan landu eta diseinatu den lana izan dela azaldu zuen. Konprimituak hamar osagai naturaletatik abiatuta sortzen dira, eta bi formatutan komertzializatuko dira: beirazko ontzi bat, 150 konprimitutarako ahalmena duena (2,5 hilabete inguru), 9,20 euroko prezioa izango duena; eta 540 konprimitu hartzeko ahalmena duena (9 hilabete inguru). 19,30 euroko prezioa izango duena.