Buscar
Araba

Hotza izango da protagonista igande honetan

Tenperatura minimoak gutxi igoko dira eta maximoak nahikoa jaitsiko dira
Opakuko portua elurrez estalia
Opakuko portua elurrez estalia

Elurragatik abisu horia egoten jarraitzen du eta hotza izango da bereziki gaurko protagonista. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak jakinarazi duenez, gaur ere tenperaturak jaisten jarraituko dute, eta sentsazio termiko nahiko txikia egongo da.

Zehazki, gaur, igandea, orduek aurrera egin ahala hoztu egingo du. Tenperaturaren beherakada nabarituko dugu, horrez gain iparraldeko haize bizia ibiliko da eta hotz sentsazioa nahiko baxua izango da. Giroa goibela izango da, baina prezipitazioa urria eta txikia izango da, batez ere egunaren lehen partean eta azken orduetan egingo du. Egunak aurrera egin ahala elur-kota jaitsiz joango da, eguerdian 500 metro inguruan egon daiteke eta eguna amaitzerako 200 metrotik behera egongo da. Nafarroa hegoaldean hodeitza ez da hain trinkoa izango eta apenas egingo duen euririk, hala ere, ziertzoa oso zakar ibiliko da eta aroa nabarmen hoztuko du.

Zerua hodeitsu egongo da, tarte oso hodeitsuekin, bereziki mendebaldean. Prezipitazio txikia egingo du, batez ere egunaren lehen partean eta azken orduetan. Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin, bereziki mendi inguruetan. Tenperatura minimoak gutxi igoko dira eta maximoak nahikoa jaitsiko dira. Izotz txikia egingo du barnealdeko zenbait lekutan, bereziki Araban non handia egin dezakeen.

Astelehenean berriz negu beteko eguraldiarekin hasiko da astea. Giroa motela izango da, behe-hodeiak nagusi izanik. Elur-kota itsas mailara jaits daiteke eta bezperan baino prezipitazio apur bat gehiago egingo du, baina batez ere egunaren erdiko orduetan botako du. Iparraldeko haizearen menpe jarraituko da, batez ere kostaldean eta mendi inguruetan zakar ibiliko da. Aroa oso hotza izango da, balio altuenak 2-5 graduren bueltan geldituko dira eta beste egun batez izotza egingo du.

2023-02-27T12:06:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo