"Esan nahi dizuegu Huntzak etenaldi mugagabe bat egingo duela". Horrela adierazi du Huntza taldeak bere instagrameko kontuan bideo batean. Hiru egunez egon dira jarraitzaileak egun hau noiz iritsiko. Ostegun honetan, otsailaren 23an, zerbait berezia iragarriko zutela jakinarazi zuten, gaurko data baino informazio gehiagorik eman gabe. Proiektu berri baten esperoan, jarraitzaileei ezustean harrapatu die taldearen agurrak.
Huntza sei gipuzkoarrek osatutako musika taldea da, 2014a geroztik martxan. Bere kantu ezagunenen artean Aldapan gora aurkitzen da. 2016an argitaratu zuten eta sekulako arrakasta izan zuen.
"Eskertu nahi diegu urte hauetan guztietan gurekin egon diren guztiei, bereziki publikoan egon den jendeari". Taldearen ibilbidearen bukaera behar den bezala ospatzeko, 2024ko otsailaren 3an, Miribillan, jai erraldoi bat ospatuko dutela adierazi dute. Kontzertu berezi bat izango da eta gonbidapena luzatu dute: "Bertan ikusiko dugu elkar".
Josune Arakistain debarrak, taldeko trikitilari eta ahotsa, bere bakarkako proiektuarekin jarraituko du lanean: Süne.