Ibarrako Bista Ona eremuan (01-745 partzela) inguru naturala eta azpiegitura berdea hobe-tzeko lanetan ari da Gipuzkoako Foru Aldundia, Ibarrako Udalak eremu degradatuak leheneratzeko eta berroneratzeko dirulaguntza eskatu ostean. Lanak datozen bi astetan amaitzea aurreikusten da.
Alde batetik, proiektu honen helburua da lurzorua babesteko funtzioa handitzea, kalitatezko eta denboran iraunkorra izango den landare-estalkia ezarriz. Bestetik, Euskal Herria 11 kalearen atzealdeko aparkalekuen gainaldetik Izaskunera doan bidearekin lotzen duen oinezkoentzako aisialdirako bidea egin nahi du Udalak. Azkenik, landaredi autoktonoa sustatu nahi da, hainbat landaketak erreferentzi hartuta.
Bide honetan, flora aloktonoaren eta inbaditzailearen presentzia zein agresibitatea mugatu nahi da. Horrela, cotoneaster espezie inbaditzailearen gehiegizko presentzia ezabatuko da; sakabanatuta aurkitzen ziren cortaderia aleen ezabatze mekaniko-kimiko konbinatua egin da; robinia zuhaiztiak ahulduta edo lehor daudela dirudi eta ez da bertan esku hartu oraingoz, bat-bateko birsorkuntza ez suspertzeko; eta, azkenik, neurri handiko eukalipto ale bakarra zegoen lekuan utzi da, bera ordezkatu dezakeen zuhaitz-geruza garatu arte.