Gipuzkoa

Idiazabal: Gazta protagonista duen festa

Euskal Gaztaren Azokaren aurreko edizio bat. Argazkia: N.G.

Idiazabalek Euskal Gaztaren azoka berreskuratuko du asteburuan

Asteburu honetan da. Iritsi da. Itzuli da. Pandemia dela eta bi urtez egin gabe egon eta gero, bueltatu da Euskal Gaztaren Azoka Idiazabalera. Aurtengoa, IV. edizioa izango da, eta bertan Euskal Herriko txoko ezberdinetako gaztagileak elkartuko dira.

Azoka honen helburu nagusia, Euskal Herriko artzainek egindako gazta sustatzeaz gain, lan horren atzean dagoen guztia babestu eta balioan jartzea da. 1998. urtetik ospatzen da eta denboraldi berriko aurreneko azoka izaten da. Gainera, denboraldi berriko gaztak ezagutzeaz ez ezik, artzainekin elkarrizketa izateko aukera eskaintzen duen merkatua da maiatzaren 7 eta 8an egingo dena.

Bestalde, Idiazabaera gerturatzen diren guztiek, Artzain izan nahi dut esperientziaz gozatu ahal izango dute, Aritz Ganboaren eskutik. Honi esker, artzainaren bizitza ezagutu ahal izango dute.

Guztira 24. Mendi lerro ezberdinetan lanean diharduten artzainak izango dira Euskal Gaztaren Azokan, hego Euskal Herrikoak zein iparraldekoak.

Aitzitik, elkarteko bazkide diren sei gaztagile ordezkarik parte hartuko dute Idiazabalen: Ripoll (Girona); Casar de Caceres (Caceres); Maó (Menorca); Serrada (Valladolid); Villaluenga del Rosario (Cadiz) eta Fundao (Portugal).

Urtero bezala, mami txapelketa eta tailerra ez dira faltako. Ostiralean, maiatzaren 6an ospatuko da txapelketa, 18.30ean. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete jada. Tailerra, berriz, larunbaterako antolatu da, 12.30ean izango da plazan.

Epaimahairi dagokionez, herritarrek eta egun horretan azokara gerturatzen diren pertsonek osa-tzen dute. Gazta baloratzeko fitxa bat banatzen da eta nahi izanez gero, bertan egoten diren Idiazabal Jatorri izendapeneko hainbat adituren laguntza eskatu daiteke.

Aurten ere artzain omendu bat egongo da. Juanita Irastorza, Idiazabalgo Etxeberri Goikoa baserrikoa izango da, Goiburu gaztak markaren sortzaileetako bat, bere senarra zen Domingo Goibururekin batera.

03/05/2022