Gabon jaietarako Idiazabalgo Udalak bi lehiaketa antolatu ditu. Alde batetik, haurrei zuzendutako postalak, idazlanak, eskulanak edo bideoak sortzeko lehiaketa, eta bestetik, balkoiak atontzeko lehiaketa. Lanak aurkezteko eta apaingarriak jartzeko epea amaituta, Udalak sariak banatu zituen atzoko egunean.
Haurrentzako prestatutako sorkuntza lehiaketaren hirugarren ediziora 19 lan aurkeztu dituzte idiazabaldar gazteenek. Adinaren araberako hiru kategoria desberdindu dira bertan: A kategoria (HH2-LH2), B kategoria (LH3-LH5) eta D kategoria (LH6-tik aurrerakoak). Saridunak ondorengo haurrak izan dira: Miren Dorronsoro, Uxue Aldasoro eta Paule Cuadrado (A); Bidatz Urrestarazu, Ekai Collado Agirre eta Carla Hernandez (B); eta Ander eta Maite Serrano, eta Eneko Larrea (D).
Adin guztietako herritarrei irekia da, aldiz, balkoiak aton-tzeko lehiaketa. Bost lan aurkeztu dira bertara eta hiru lan saritu ditu Idiazabalgo Udalak. Lehen saria Irati Arrese Iparragirrek lortu du; bere atzetik Probidentziaren Ahizpak eta Kontsu Unanue izan dira.
Gabonetako bi lehiaketetako sarituek herriko komertzioetan erosteko bonoak jaso dituzte.