Oso konpromiso zaila zen hasi aurretik eta halaxe gertatu zen. IDK Euskotrenek porrot garbia jaso zuen (78-60) denboraldi honetan hain fin ibili ez arren (hirugarren da sailkapenean Girona liderrarengandik bi garaipenera) beti aurkari indartsua izaten den Perfumerias Avenidaren kantxan, nahiz eta ia atsedenaldira arte lehiatzeko gauza izan (45-34).
Emaitza horrekin talde donostiarra sailkapeneko hamargarren postuan kokatu da, zortzi garaipen eta hamaika porroteko balan-tzearekin, play-off postuetatik garaipen batera, horixe baita, hain zuzen ere, talde gipuzkoarrak begiz jota duen helburua.
Etxeko taldearen hasiera zorro-tzaren ondoren, IDK markagailua berdintzeko gauza izan zen lehen laurdenaren amaieran (21-21) Cuic errumaniarraren hiruko jaurtiketei esker; bera izan zen atzoko onena, betiko Coulibaly eta Natalia Rodriguezekin batera. Bigarrenean ere saiatu ziren Salamancako jokalarien bultzadari eusten, baina azkenean hamaika puntu atzetik iritsi ziren atsedenaldira (45-24). Bigarren zatian IDK-k ezin izan zion Avenidaren erritmoari eutsi, eta kontrako puntu ugari pilatu zituen amaiera iritsi arte (78-60).
Azu Muguruzaren taldeko jokalariak: Cuic (16 puntu), Cardaño, España (7), Coulibaly (13), Brown (12) –hasierako bostekoa–, Dembele (7), Estebas, Soriano eta Natalia Rodríguez (5).
IDK-k derbia izango datorren larunbatean Gernikaren kantxan 20.00etan hasita.