Urtez urte aldatzen dute Eskola Txikien Festa ospatzeko eszenatokia eta aurten Lizartzaren txanda izan da. Herrian 66 ume joan dira ikastola txikia 2022-2023 ikasturtean, 2 eta 12 urte bitartekoak dira eta elkarrekin eta elkarrengandik ikasi egin dute, hori baita hezkuntza mota honen helburua.
Gipuzkoan 27 eskola txiki daude eta denak daude igandeko jaira gonbidatuak. Iaz, Errezil izan zen herri protagonista eta sagarraren bidea egin zuten oso pasatzeko ekintzen artean, horiek horrela, aurten, Lizartzan antzeko zerbait proposatu dute: uraren bidea. Ibaian zehar QR kodeak ezarri dituzte paseoan dauden familiek jolas dezaten. Hala ere, anintzak izango dira jarduerak. Goizeko 10:00ean hasiko dira harrerarekin, egunean zehar tailerrak, jokoak eta puzgarriak izango dira eta disko festarekin bukatuko dute 19:30ean. Egingo diren ekintzen artean, testigua emango zaio hurrengo eskolari, Adunakoari.
Lizartzan aparkaleku nahikoa ez dagoenez, zerbitzu bereziak eskainiko dira; autobusak Tolosatik, besteak beste.