Gipuzkoa

II. Trikitixa Jaialdia Lazkaon ospatuko da larunbat honetan

Pilotalekuan izango da, 12.00etatik aurrera

II. Trikitixa Jaialdia Lazkaora helduko da larunbat honetan. Lazkaoko pilotalekuan ospatuko da eta bertan Alaitz Roteta, Gorka Valdés, Leire Zumeta, Jone Izagirre, Irma Karrera eta Saioa Berastegi artistek parte hartuko dute, besteak beste.

Jaialdia 12.00etan hasiko da eta ondoren Itxurrene jatetxean bazkaria izango da.

Zinema

Bestalde, Lazkaoko Areria Aretoan bi pelikulaz gozatzeko aukera egongo da asteburuan. Benetako gertakarietan oinarritutako Lee Miller lana, eta Paddington: Aventura en la selva filma izango dira pantaila handian ikusgai.

2025-03-22T02:50:17+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo