Buscar
Gipuzkoa

Ikasturte berria hilaren 23an hasiko da Zarauzko Udal Euskaltegian

16 urte baino gehiago izan behar dira eta ikastaroak aurrez aurre edo ‘online’ egin ahalko dira
Zarauzko Euskaltegiaren ikasturte berriaren aurkezpena. | ARGAZKIA: N.G.
Zarauzko Euskaltegiaren ikasturte berriaren aurkezpena. | ARGAZKIA: N.G.

Ikasturte berria bueltan da eta horrekin batera Zarauzko Udal Euskaltegiak ere bere ikasturtea antolatu eta aurkeztu du.

Ostegun goizean aurkeztu zuen Zarauzko Euskaltegiak 2022-2023 ikasturterako bere eskaintza. Beste urteetan egin duten moduan, bi motatako ikastaroak eskainiko dituzte aurten ere.

Alde batetik, aurrez aurreko ikastaroak eskainiko dituzte astean hiru edo lau saiorekin. Bertan A1, A2, B1, B2 eta C1 mailak erakutsiko dira. Horrez gain, internet bitartez ikastaroa egiteko aukera ere ematen du Zarauzko Udal Euskaltegiak.

A1 eta A2 mailetan astero ordubeteko tutoretza egiten da; B1, B2 eta C1 mailetan, aldiz, hamabostean behin tutoretza eta astean behin mintzasaioa eta C2 mailan, asteroko tutoretza.

“Zarautz herri euskalduna da eta hala izaten jarraitzea nahi dugu”, adierazi zuen aurkezpenean Irune Urbieta (EAJ-PNV) Euskara zinegotziak. Udal Euskaltegiaren bitartez “gure herriko edozein pertsonari euskara ikasten edota euren euskara maila hobetzen lagundu nahi diogu”, azaldu zuen Urbietak.

Horretarako Udalak beka sistema bat du. Honek, euskara ikasten ari diren pertsonei matrikularen %75a itzultzen die, baldin eta emandako orduen %80a betetzen badituzte. Gainera, ikastaroan zehar langabezian daudenei %100a itzultzen die.

Horrez gain, HABEren azterketaren bat edo B2ra bitarteko mailaren bat gainditzen duenak erakunde horri dirulaguntza eska diezaioke eta dagokion dirulaguntza HABE eta Udalaren artean osatuko da.

Aipatutako ikastaro horietan parte hartzeko epea irailaren 23ra arte izango da. Apuntatzeko baldintza bakarra 16 urte baino gehiago izatea da.

Informazio gehiago nahi duen orok euskaltegiarekin harremanetan jar daiteke modu hauetan: bulegoan bertan, ordutegia 9.00etatik 19.00etara da. Bulegoa Iturribidean (28-30) kokatuta dago. Hurrengo telefonoetara ere deitu daiteke: 943 131 153 edota 943 855 084 eta, azkenik, posta elektronikora idatzi daiteke baita ere: euskaltegia@zarautz.eus. – Pedro Amundarain

2022-09-13T06:05:02+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo