Pasaia Dantza Festibala duela bost urte jaio zen Pasai Antxon, orduztik, herriko kaleak giroz eta musikaz bete nahi izan dute eta aurten, topoa lurperatzeko obrak direla eta, eszenatoki berriak izango dituzte, besteak beste, Luzuriaga plaza.
Dantzaren inguruko hogei bat jarduera antolatu dituzte ekainaren 8tik 11ra bitartean: ikuskizunak, tailerrak, erakustaldiak eta zenbait sorpresa ere bai herrikideentzat eta baita Iker Murillo dantzariarentzat ere, hain zuzen ere, aurtengo edizioan dantzari pasaitarra homenduko dutelako.
Gipuzkoako Kale Nagusian Aiert Beobiderekin hitz egin dugu, Pasaia Dantz Festibaleko zuzendarietako batekin eta hark adierazi digu zein den jaialdiaren helburua: edornor hurbiltzea, dantza ezagutu ala ez. Horiek horrela, egitaraua zein izango den azaldu digu.
Ostegunean, ekainak 8, protagonistak sortzaile berriak izango dira. Arratsaldeko zazpitan hasiko dira ikuskizunekin eta zortzitan bukatu. Ekainaren 9an, aldiz, eskarmentuko konapiniake ta dantzariak izango dira, horien artean Haatil dantza taldea. Ekainaren 10ean, goizeko hamaiketan hasiko dira ekintzak eta ordubatetan, Biteri Plazan, egingo zaio homenaldia Iker Murillori. Igandean, ekainak 11, bukatuko dira ekintzak eta jaia bera Ttipika dantzaldi gidatuarekin.