Imanol artistak 75 urte beteko lituzke larunbat honetan, araroaren 11an. Gazte joan zen, 2004. urtean hil baitzen, hots, duela 18 urte. Orduan, abeslariaren oroimena bizirik mantentzeko talde bat sortu zen eta ekimenak antolatu zituzten artista oroitzeko. Imanol Oroituz izenpean omenaldiak antolatu zituzten, baina aurtengoa izango da borobilena eta hainbat jarduera antolatu dira, horrenbestez.
Azaroaren 11n eta 12an egingo dira ekintzak. Lehengoa eta unkigarriena abeslariari buruzko dokumentalaren poriekzioa izango da, lehen aldiz ikusiko da eta bertan Imanol ondo ezagutu zutenen testigantzak ezagutzeko aukera izango dugu. IMANOL: AZKEN KONTZERTUA izenburupean, 70 minututan artistaren ibilbidea errepastuko dugu eta bere kultur ekarpena zein izan zen oroitaraziko dugu.
Gipuzkoako Kale Nagusian Joxan Goikoetxea musikari eta aholkulari artistikoarekin jardun dugu dokumentalaz eta azpimarratu du Imanol beste modu batean ezagutzeko aukera paregabea izango dela.
Bestalde, musika ez da faltako eta azaroaren 12an, larunbatan, trikitilariek lagundutako Kantu Jira bat abiatuko da 12:00etan Antiguako Benta Berri plazatik. Imanoli eskainitako muraletatik. Kalejira ostean bazkari herrikoia egingo da eta arratsaldean, 19:00etan, gure herriko emakumeez osatutako kontzertu berezia izango da Lugaritz Kultur Etxeko Imanol Larzabal aretoan. Mikrofonoetan, bestea beste Amaia Zubiria, Olatz Salvador, Maria Amolategi, Olatz Prat eta Iosune Marin egongo dira.