Buscar
Gipuzkoa

Inauterietako kartel lehiaketako lanak aurkez daitezke jada Zumaian

Urtarrilaren 24a izango da lanak entregatzeko azken eguna eta irabazleak 300 euro eskuratuko ditu
2020ko Inauterietako aurkeztutako kartelak. | ARGAZKIA: BALEIKE
2020ko Inauterietako aurkeztutako kartelak. | ARGAZKIA: BALEIKE

Zumaiako Udaleko Kultura Sailak kartel lehiaketa antolatu du aurtengo Inauteriak iragartzeko. Zumaiarrei zuzenduta dago eta bakoitzak hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez.

Lanak bi modutara aurkeztu beharko dira, paperean eta digitalean, A3 neurrian eta Zumaiako Inauteriak 2023 agertu beharko da.

Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean entregatu beharko dira Alondegian bertan urtarrilaren 24a baino lehenago. Urtero bezala, aurkeztutako lanak ikusgai izango dira otsailaren 3tik 20ra Alondegian bertan.

Bi Sari Banatuko dira

Epaimahaia Festa Batzordeak osatuko du eta bi sari banatuko dira. Lehena kartel irabazlearen egileak 300 euro jasoko ditu eta afixa hori udalak erabiliko du aurtengo Inauteriak iragartzeko.

Bigarren saria hurrengoa izango da: erakusketan jasotzen diren botoen bitartez banatuko dute eta saria bi lagunentzako otordua eskuratuko du herritarrek hautatutako kartelaren egileak.

Antolatzaileek ohartarazi dutenez egile berak ezin izango du saria hiru urtez jarraian eskuratu eta saririk eskuratu ez duten kartelak erakusketa itxi eta hamabost eguneko epean berreskuratu ahal izango dira.

2023-01-10T07:12:02+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo