Buscar
Gipuzkoa

Inda Mendi elkartekoak Burbonara joango dira igande honetan

Autobusa Txomin Agirretik aterako da 7.30ean eta aurtengo azken egun osoko irteera izango da
Inda Mendikoak egindako txango batean. | ARGAZKIA: INDA MENDI ELKARTEA
Inda Mendikoak egindako txango batean. | ARGAZKIA: INDA MENDI ELKARTEA

Zumaiako Inda Mendi elkartekoak Aizkorrira joan ziren duela bi egun. Datorren urtean elkarteak 50 urte beteko ditu eta ospakizunekin aurten hasi dira. Horregatik, igande honetan Burbonara joateko asmoa dute.

Txango hau hlaren 23rako zegoen antolatuta baina, Aldundiak eskolarteko Finalista Eguna antolatu du egun horretarako. Beraz, bidaia aurreratu egin dute.

Izarratik abiatuta, hostozabalez estalita dagoen 19 kilometroko ibilaldi eder bat eskaintzen dute elkartetik. Bertan daude Basaudeko basoa, bere ur jauziak eta Burbonako pagadia. Bidezidorretatik batzuetan eta bestetan biderik gabe ekosistema eder hori zeharkatzeko aukera izango dute Gorbeialdeko parketxeraino. Ibilbideak 19 kilometrotan 700 metrotako desnibel metatua du.

Aurtengo azken egun osoko irteera izango da eta eguraldiak lagun-tzen badu jatordua bidean egiteko soinean eramatea komeni dela diote elkartekoek.

Goiko estankoan edo www.indamendimb.eus webgunean apuntatu daiteke. Autobusa Txomin Agirretik aterako da 7.30ean. Helduek 13 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek, 7 euro.

2022-10-12T05:26:04+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo