Buscar
Gipuzkoa

Inda Mendikoak Zumaiatik Aizkorrira joango dira bihar

Autobusa 7.30ean irtengo da Txomin Agirreko geltokitik eta joateko ez da beharrezkoa bazkide izatea
Inda Mendiko mendizaleak aurreko txangoan. | ARGAZKIA: INDA MENDI
Inda Mendiko mendizaleak aurreko txangoan. | ARGAZKIA: INDA MENDI

Urte berriarekin batera kirolari heltzeko garaia heldu da. Inda Mendiren egutegiak ibilaldi aparta proposatzen du biharko egunerako.

Izan ere, Aizkorri-Aratz parke naturalaren ipar-mendebaldera joango dira. Urteagaineko gainetik abiatuta, Aloña mendialdea zeharkatuko dute Butreaitz mendiraino. Mendialdeko garaiena da 1.230 metroekin eta hori igo eta gero, Arantzazura jaitsiko dira ibilbidearekin amaitzeko.

Ibilbidea, goiz irteera izan arren, 13 kilometro eta 990 metrotako desnibel metatua ditu. Inda Mendikoen esanetan, “ibilbide ederra da, Aizkorri-Aratz parke naturalaren zati ezezagun hau deskubritzeko”. Beraz, animatzen direnak Inda Mendiko webgunean eman dezakete izena (www.indamendimb.eus) edo goiko estankoan (943 850 357). Autobusa Txomin Agirreko geltokitik irtengo da goizeko 7.30ean. Helduek zazpi euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek bost euro. Elkartetik esan dutenez parte hartzeko ez da beharrezkoa bazkide izatea eta edonork izena eman dezake.

Otarraren zozketa

Errege egunean otarra zozkatu zuten Inda Mendikoek eta zenbaki sariduna 1996 izan da. Sariduna agertzen ez bada 1371 zenbakia duenarentzat izango da otarra.

2023-01-15T01:42:02+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo