Buscar
Gipuzkoa

Indarkeria matxista jasan duten neska nerabeentzako arreta abiatu dute Azpeitian

Emakume baten aurkako erasoa salatzeko ekitaldia, Azpeitiko Plaza Nagusian. Argazkia: J.L.
Emakume baten aurkako erasoa salatzeko ekitaldia, Azpeitiko Plaza Nagusian. Argazkia: J.L.

Azpeitia – Azpeitiko Udalak adin txikiko neskek (13-17 urte) eta neska gazteenek (18-21 urte) pairatzen dituzten indarkeria matxista egoerak antzeman eta arreta eskaintzeko zerbitzu integral berria jarri du abian EDE Fundazioaren bitartez.

Udaletik jakinarazi dutenez, arreta integrala emateko unitatearen arretagune nagusia "nerabeek beren bikotekideengandik edo bikotekide ohiengandik jasandako abusuzko harremanak" izango dira. Halaber, "bikote" harremanak izatera heltzen ez diren arren, nolabaiteko lotura afektiboa, sexuala, eta/edo biak dituzten harreman-egoerei ere eskainiko die arreta.

Azken batean, Azpeitian martxan jarritako zerbitzu berriaren helburua "nerabeek bizi dituzten indarkeria-egoeren inguruko kontzientzia har-tzeko aukera ematea da", beti ere, "egoera horietatik atera ahal izateko". Abiapuntua biktimarentzako ikuspegi ahalduntzailea eta begirada feminista izango dira, berdintasun harremanak eta tratu onak sustatuz. Zerbitzu integral horren baitan, eraso matxista jasan duen emakume nerabeari zein bere familiari eskainiko zaio asistentzia. Nerabeari informazioa, orientazioa eta arreta psikosoziala eskainiko zaio; eta familiari, informazioa, orientazioa eta aholkulari-tza. Zerbitzuaren inguruko informazioa edo kontsulta egin nahi dutenek nerabeak@edefundazioa.org helbidera idatzi edo 747 458 582 telefono zenbakira dei dezakete.

2022-04-19T10:06:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo