Buscar
Gipuzkoa

Indarkeria matxistaren aurkako sormen lehiaketa martxan da Lazkaon

‘Indarkeria matxista sare sozialetan’ da landu beharreko gaia
Azaroaren 25a bitartean aurkeztu ahalko dira lanak.
Azaroaren 25a bitartean aurkeztu ahalko dira lanak.

Lazkaon ez dugu indarkeria matxistarik onartuko sormen lehiaketa abian jarri du Lazkaoko Udalak hirugarren urtez. Izan ere, Kepa Zubiarrain Lazkaoko alkatearen hitzetan, “egunerokotasunean emakumeek indarkeria psikologikoa, sexuala, ekonomikoa nahiz fisikoa pairatzen dute hainbat intentsitatetan. Kasu askotan, egora hori erailketaraino iristen da, gizarte antolamendu patriarkalaren ondorio zuzen gisa. Lazkaoko emakumeak ez dira salbuespena. Indarkeria matxista arazo konplexua da eta hori konpontzeko eran-tzun integralak behar dira”.

Bestalde, gehitu du, “urtean zehar hainbat prebentzio programa eta kanpaina garatzen ditugu, baina morez markatutako eguna azaroaren 25a izaten da, non herritarrak, mugimendu feministak zein administrazio erakundeek bat egiten dugun, eta ahotsa altxatzen dugun errealitate gordin honen aurka. Egun horren inguruan zenbait ekitaldi eta ekintza antolatzen dira bereziki herritarren kontzientziazio, sentsibilizazio edo ardura sustatzeko xedez, eta baita salaketa tresna moduan ere. Lehiaketa hau ere bide horretan kokatzen dugu: kalean gertatzen den gisan, sarean ere eraso matxisten biktima dira emakumeak. Erasoek ez dute ubeldurik uzten, baina fisikoak bezain mingarriak dira, edo mingarriagoak”.

Hirugarren edizio honetan Indarkeria matxista sare sozialetan gaia lantzea zehaztu du Udalak. Bideo formatuan aurkeztu beharko da lana, baina bertan edozein sorkun-tza mota agertzeko aukera egongo da, besteak beste: marrazkiak, eskulturak, argazkiak, bertsoak, idazkiak, dantzak, etab. Bideoak gutxienez hiru segunduko iraupena izan beharko du eta gehienez bost minutukoa.

Lazkaon erroldatutako edozein pertsonak parte hartu dezake lehiaketan; haatik, adin, txikikoek adin nagusiko arduradun bat izan beharko dute derrigorrean.

Banaka edo taldeka parte hartu ahalko da, azaroaren 25a baino lehen, bideoak berdintasuna@daiteke.com helbidera bidalita. Lanaren izenburua gai moduan jarri beharko da.

Sariak izango dira lehiaketan parte hartzera animatzen direnentzat. Puntu gehien lortzen dituen lanetik hasita, hurrenez hurren, Lazkaoko saltoki txikietan gasta-tzeko 150 euro eta 50 euroko bonoak banatuko dira.

2022-11-11T00:01:04+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo