Buscar
Araba

Industriaren deskarbonizazio-prozesuak Estatu Batuetako EPRI erakundearen esperientzia zabala baliatuko du

SPRI Taldeak eta EPRIk lortu duten akordioari esker, zeinaren bidez elkarrekin identifikatuko dituzten deskarbonizaziorako teknologiak “Net-Zero Basque Industrial Super Cluster” ekimenaren esparruan
Instalazio industrialak.
Instalazio industrialak.

Euskal industriaren deskarbonizazio-prozesuak Estatu Batuetako EPRI erakundearen esperientzia zabala baliatuko du SPRI Taldeak eta EPRIk lortu duten akordioari esker, zeinaren bidez elkarrekin identifikatuko baitituzte deskarbonizaziorako teknologiak Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenaren esparruan.

Ildo horretatik, aipatzekoa da lankidetza horrek deskarbonizazio-prozesua bizkortzeko balioko duela, Eusko Jaurlaritzak berriki azaldu zuenez. Hain zuzen ere, lankidetza horri buruz hitz egin eta xehetasunak azaldu zituzten EPRIko lehendakari Arsah Mansoorek eta Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak berriki egin zuten bileran. Horiekin batera, Aitor Urzelai SPRIko zuzendari nagusia ere izan zen. Ekitaldi hori Zamudioko Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean egin zen, eta Petronorren, Iberdrolaren eta Energia Klusterraren ordezkariak ere izan ziren, proiektuaren bazkide nagusi gisa.

EPRIri dagokionez, 1972an sortu zen, eta munduko irabazi-asmorik gabeko energiaren ikerketa- eta garapen-erakunde independente nagusia da. Gainera, bulegoak ditu munduko hainbat lekutan. EPRIko adituek 450 enpresarekin baino gehiagorekin egiten dute lan 45 herrialdetan, eta horietan guztietan berrikuntza bultzatzen dute, jendeak elektrizitate garbi eta segurua izan dezan. Lankidetza honi esker, EPRIk bere esperientzia eskainiko du ekimena modu optimoan garatzeko. Ekimen horren helburua da industriaren energia- kontsumoak deskarbonizatzeko prozesua azkar-tzea eta Euskadirentzako merkatu-aukerak sortzea, teknologia berrien eta zerbitzu berritzaileen eskalatzean oinarrituta.

Bileran orobat aurkeztu ziren SuperCluster (NET-Zero Basque) ekimenaren esparruan hainbat sektoretako (birfindegiak, orea eta papera, zementua, siderurgia eta galdaketa) enpresekin prozesu eta kon-tsumo energetikoei buruz egindako kontraste-lanaren emaitzak. “Informazio hori abiapuntutzat hartuta, lehen 5 ibilbide-orriak garatuko dira, euren bitartez identifikatu ahal izateko aztertu diren prozesu industrialetak energia-kontsumoen CO₂ emisioak gutxitzeko teknologia eta neurri aproposenak. Ibilbide-orri horiei esker euskal balio-kate bat sortu eta indartuko da, balio erantsi handiko zerbitzuak emango dizkiena sektore industrial horiei”, azaldu zuten.

Hasieran, SuperCluster-en (Net-Zero Basque) jardueretarako baliatuko da EPRIren laguntza, zeinak ekimenaren esku jarriko baitu Estatu Batuetan eta Europan dituen langileek hainbat teknologiaren (hidrogenoa, energía eraginkortasuna eta elektrifikazioa) inguruan duten esperientzia, betiere ikuspegi objektibo eta independente batetik.

Azpi-sektore industrialen deskarbonizaziorako teknologia berrien eta zerbitzu berritzaileen eskala-tzean oinarritutako merkatu-aukerak sortzea euskal enpresentzat, “horixe da SuperCluster (NET-Zero Basque) ekimenak Euskadiren deskarbonizazioranzko eta trantsizio energetikorako bidean eskainiko duen balio bereizgarria. EPRIk teknologiaren garapen arloan duen esperientzia zabalari esker azkarrago egingo dugu aurrera bide horretan, eta nazioarteko proiekzio handiarekin gainera”, gaineratu zuten. Arantxa Tapia Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak aurkeztu zuen Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimena 2021eko azaroan COP26 jardunaldian. Eusko Jaurlaritzak lideratzen du ekimena SPRI Taldearen bitartez, “Euskadiko energia arloko bi enpresa garran-tzitsuenen (Iberdrola eta Petronor) eta 16 kluster industrialen laguntzarekin. World Economic Forum -ek 2050erako 0 isuri garbiko helburua betetzeko sustatu duen proiektua osatzen duten hamabi eskualde-ekimenetako bat da; hain zuzen, proiektu horren helburua da esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzea eta trantsiziorako konpromisoak hartzen dituzten eskualde industrialen arteko sinergiak ustiatzea”, ondorioztatu zuten.

2022-12-13T07:09:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo