Cultura

Inés García artistaren SLIDES, Rekalde aretoaren erakusleihoan

SLIDES

Martxoaren 26ra arte, Inés García artistaren SLIDES, (Isiluneen arteko mugimendua) izeneko lana Rekalde aretoan ikusi ahal izango da Barriek erakusketen zikloaren barruan. Bertan, Bizkaiko Foru Aldundiaren beka bat jaso duten artisten lanak erakusten dira bata bestearen ondoren. SLIDES aurkezteko, instalazio oso handi bat jarri da foru aretoan, abstrakzio monokromoak dituzten bost taula zeharrargirekin.

Erakusketa osatuz, gainera, urtarrilaren 20an, 19:00etan, ekitaldi bat egingo da bertan. Getxoko Natalia Monge dantzari, koreografo eta irakasleak, inprobisazio eszeniko baten bidez, elkarrizketa bat sortuko du Inés Garcíaren gorputzaren eta piezen artean.

Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzak jaso dituzten bertako artisten sorkuntza-lan berrienak ikusteko eta ezagutzeko espazio bilakatuko da foru aretoa. Aurten, diapositiba gardenetan egindako pinturak erakutsiko dira Rekalde aretoko erakusleihoan, monumentu izateraino handitu direnak.

Pinturekin batera hiru serigrafia berri ere erakutsiko dira; horietan, funtsa eta forma lantzen dira, forma eta egitura monokromoak erabiliz. SLIDES, (Isiluneen arteko mugimendua) lanak artistaren formatu handiko instalazio-lana sendotzen du, eta pinturari, argazkigintzari eta antzerkiari erreferentzia egiten die. Artista eskalekin jolasten da, baina ez kanpoko espazio batera bideratzen duen paisaia batean murgiltzeko, baizik eta barne-mundu bati erreferentzia egiteko. Inés Garciaren esanetan: begirada eta gorputzak aurrez aurre jartzeko asmoz sakonetik datozen irudiak dira.

18/01/2023