Tolosanklisk lehiaketak baditu 2023ko egutegia osatuko duten argazkien irabazleak. Iñigo Goñiren Gurutzea gainditu lana izango da egutegi berriaren azaleko irudia eta 600 euroko saria jaso du. Egutegiak Zerkausian banatuko dira azaroaren 16tik 18ra.
Aurtengo lehiaketaren gaia “kirola” izan da, Tolosa CF klubaren iradokizunari jarraituz, izan ere, klubak mendeurrena ospatzen du aurten eta antolatu dituzten hainbat ekintzen artean, 2023ko Tolosako egutegian egotea adostu zuten Udalak eta klubak, modu horretara, udalerrian egiten diharduten lana eta zabaltzen dituzten balioei aitortza egiteko.
Guztira 153 argazki jaso dira lehiaketan zehar, 41 egile desberdinenak. Azala Iñigo Goñiren lanak hartu badu ere, beste hamabi argazki goraipatu ditu epaimahaiak, hilabete bakoitzeko bat eta saritu bekoitzak 200 euroko saria jasoko du. Ondorengoak dira sarituak: Xabier Aranburu (Ehun urte Berazubi beteta!); Miguel Angel Uranga (Estropadak); Javier Elola (Erditikan); Mari Feli Martinez (Helmugara iristen); Unai Altolagirre (Oreka dan-tza); Maider Gaztelumendi (Dantza ere ez al da kirola?); Javier Ortiz (Bike Trial); Lur Zaldua (Itzala irabazle!); Javier Zabala (Urtzi txapelketa); Juan Carlos Otxoa (Eskalada); Koldo Lopetegi (Badator) eta Iñaki Otegi (Indoor neskak!).