Araba

Integrazioa hobetuz

Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmena sinatu du La Caixa Fundazioarekin, presoen gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko helburuarekin; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak sustatutakoa da
Lerro hauekin batera agertzen den irudian, Arabako kartzela. | ARGAZKIA: JORGE MUÑOZ

Espetxeratze duinen baldintzak aldarrikatzea, presoak gizartearen parte diren aldetik sentsibilizatzea eta espetxeetako langileen lanari balioa ematea. Nelson Mandelaren Nazioarteko Eguna eta bakearen eta askatasunaren aldeko balioak joan den astelehenean ospatu zirenez, Beatriz Artolazabal sailburuak Eusko Jaurlari-tzan zuzentzen duen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailan presoen gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko hartu duten azken pausoaren berri eman du.

Hala, Beatriz Artolazabal sailburuak eta Gizarteratzeko Euskal Agentziako (Aukerak) lehendakariak, La Caixa Fundazioko zuzendariorde nagusia den Marc Simón-ekin batera, lankidetza-hitzarmena sinatu du Reincorpora programa garatzeko. Programa honek presoen gizarteratzea eta laneratzea landu nahi du. Horrela, Euskadiko presoak gizarteratu eta laneratzeko egiten ari den lanean beste urrats bat eman nahi du. Kasu horretan, nabarmentzekoa da hitzarmen hori datorren urtearen bukaera arte egongo dela indarrean, eta, horren arabera, La Caixak urtean 180.000 euro bideratuko dituela. Diru horrekin, Eusko Jaurlaritzaren helburuekin bat egin nahi du La Caixak. Hala, Araba, Bizkaia edo Gipuzkoako espetxeetan dauden pertsonentzako banakako ibilbideen garapena sustatuko dute. Azken finean, birgizarteratzea lortu nahi da eta presoen laneratzea bultzatu. Izan ere, lan-prestakuntzaren bidez birgizarteratzea da euskal espetxe-ereduaren funtsezko zutabeetako bat. Beatriz Artolazabalek beste behin ere azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak neurri ez hertsatzaileen alde egiten du, eta delitua egin duen pertsona horri laguntzea bideratzen ditu neurri horiek: “Uste dugu eragindako kaltea konpontzeak izan behar duela zigorrei aurre egiteko eredu baten ardatza; eredu horrek biktima gure jarduera guztien erdigunean jartzen du, eta komunitatean birgizarteratzen saiatzen da. Euskal espetxe-sistemak birgizarteratzean eta bigarren aukeretan jartzen du arreta; eta uste dugu helburu hori lor daitekeela prestakuntza areagotuz, presoen trebetasunak eta ezagutza aztertuz eta haien onurarako bihurtuz”. Sailburuaren iritziz, gizarteratzeko eta laneratzeko bitartekoak gehitzeak “segurtasun handiagoa ekarriko dio gure gizarteari, eta errepikapen txikiagoa ekarriko du”.

Sinatutako hitzarmenaren arabera, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide bakoitzak, gutxienez 6 hilabeteko iraupenarekin, honako hauek barne hartuko ditu: hautapen-prozesua; lanaren aurreko jarrera; enpresako prestakuntza eta lanekoak ez diren praktikak; elkartasun-proiektuen bidezko komunitatearentzako zerbitzuak; enpleguaren bilaketa aktiboa eta Incorpora programaren bidezko laneratzea.

Presoak

Ildo beretik jarraituz, Eusko Jaurlaritzatik azaldu zutenez, programa honen onuradun izango dira presoak, legezkoak eta dokumentalak diren ehun bat pertsona, lan kontratua egin ahal izateko. Gainera, hitzarmenak zehazten du lankidetza-hitzarmen honen esparruan egiten diren jarduerek genero-ikuspegia izango dutela, askatasun-gabetze zigorra betetzen duten emakumeen eta gizonen prestakuntza- eta lanera-tze-prozesuei laguntzeko. “Programan parte hartzen duten pertsonen arreta integrala sustatzeaz gain, ekimen-multzo honen helburua da prozesuan parte hartzen duten gizarte-talde eta -erakundeei ezagutza, esperientzia eta baliabideak partekatzea”, ondorioztatu zutenez. Presoei mesede egiten dien lankidetza-hitzarmen hau datorren urtearen bukaera arte egongo da indarrean, 2023ko abendura arte.

Xehetasunez

Hitzarmena. Beatriz Artolazabal sailburuak eta Gizarteratzeko Euskal Agentziako (Aukerak) lehendakariak, La Caixa Fundazioko zuzendariorde nagusia den Marc Simón-ekin batera, lankide-tza-hitzarmena sinatu du Reincorpora programa garatzeko. Programa honek presoen gizarteratzea eta laneratzea landu nahi du. Horrela, Euskadiko presoak gizarteratu eta laneratzeko egiten ari den lanean beste urrats bat eman nahi du. Kasu horretan, nabarmentzekoa da hitzarmen hori datorren urtearen bukaera arte egongo dela indarrean, eta, horren arabera, La Caixak urtean 180.000 euro bideratuko dituela. Diru horrekin, Eusko Jaurlaritzaren helburuekin bat egin nahi du La Caixak. Hala, Araba, Bizkaia edo Gipuzkoako espetxeetan dauden pertsonentzako banakako ibilbideen garapena sustatuko dute. Azken finean, birgizarteratzea lortu nahi da eta presoen laneratzea bultzatu. Presoei mesede egiten dien lankidetza-hitzarmen hau datorren urtearen bukaera arte egongo da indarrean, 2023ko abendura arte, Eusko Jaurlaritzatik azaldu duten bezala.

21/07/2022