Gipuzkoa

Ipuin kontaketa saioa izango da asteazkenean Legorretan

Amaia Elizagoien ipuin kontalariak 'Ainairak' izeneko ikuskizuna aurkeztuko du
Amaia Elizagoien ipuin kontalaria
Amaia Elizagoien ipuin kontalaria / Amaia Elizagoien

Datorren asteazkenean, Amaia Elizagoien ipuin kontalariak, Ainairak izeneko ikuskizuna aurkeztuko du Legorretako Udal Liburutegian. 

Ainairak edo enarak txori migratzaileak dira, baina ez hori bakarrik: duela mende bat hala deitzen zitzaien Erronkariko emakumeei ere. Izan ere, herria utzi eta Zuberoara joaten ziren udazkenetik udaberrira arte. Kontaketa honetan, Maulera bidean elkarri kontatzen zizkioten istorioak kontatzen dira”, azaldu dute saioaren antolatzaileek.

Lau urtetik gorako haurrei zuzendutako ipuin kontaketa da Ainairak. Arratsaldeko 18.00etan emango zaio hasiera saioari.

2025-02-21T06:41:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo