Buscar
Polideportivo

"Irabazteak Kopa ahazten lagunduko digu"

Esther Arrojeria, Mecaliaren kontrako partidan. Argazkia: Iker Azurmendi
Esther Arrojeria, Mecaliaren kontrako partidan. Argazkia: Iker Azurmendi

Donostia – Erreginaren Kopako finalerdietan kanporatuta geratzea sekulako danbatekoa izan zen Super Amara Bera Bera taldearentzat. Talde donostiarra faboritoa argia zen eta ezin izan zien titulurik eskaini Illunben bildutako zaleei. Zorionez, Imanol Alvarezen neskek aukera bikaina dute Gijonen, igande honetan bertan liga eskuratzeko (18.00etan). Taldeko kapitainetako batek, Esther Arrojeriak, garaipen horrekin Kopako etsipena ahaztea nahiko luke: "Irabaziz gero, hainbesteko mina eman digun Kopa hori ahazten lagunduko digu".

Usurbildarraren hitzetan "egunero" saiatzen omen dira "pittin bat hobeto egoten", baina "aste latza pasa dugu", aitortu zuen. Lehenengo entrenamenduetan taldea apur bat burumakur sumatzen zen, baina egoera hori lehenbailehen iraultzen saiatu behar dugu, helburu garrantzitsu bat eskura dugulako eta haren bila joan behar dugulako". Izan ere, liga horren gertu ikustea oso lagungarri baitzaie Kopako esperientziatik suspertzeko: "Askoz okerragoa zatekeen ligan jokoan deus ez egotea edota liga irabazteko aukerarik ez izatea". Liga irabaztea beti da zirraragarria. Joan den igandean ere bagenuen ospa-tzeko grina, baina ezin. Eta ospatzeko amorratzen gaude. Inolaz ere, ez zaigu komeni igandera konfiantza gehiegirekin iristea; partida ondo jokatu beharko dugu, eta irabazi. Gijon oso talde sendoa da, eta gauzak dotore egin ditu denboraldi osoan zehar. Ez gara joango liga irabazita dagoela pentsatuz".

Arrojeriak taldearen lana goraipatu nahi izan zuen: "Kopa galtzea besterik ez du jendeak buruan. Guri ere kosta egiten zaigu ligan aurretik egindako lan guztia baloratzea; izan ere, hiru denboraldi daramatzagu porrot bakarrarekin, eta ez dut uste hori beste inork inoiz lortu duenik. Igande honetan liga irabaziz gero, denboraldiari amaiera polita emango diogula esango nuke. Arantzatxoak hor jarraitu arren, bada arantza hori ken-tzeko garaia; gure asmo guztiak ligan ipini, eta helburu horren bila joan behar dugu". "Konfiantza osoa dut gure taldearengan, eta begiz jota dugun helburua lortzeko buru belarri irtengo gara, 60 minutuetan zehar gauzak ezin hobeto egiteko. Aukera gehiago ere izango ditugu, baina gure helburua argia da: Liga nahi dugu eta lehenbailehen irabazi. Den-dena emango dugu".

Taldeak zaleen autobuskada bat izango du lagun Gijonen, eta etxean eskaini ez zieten garaipena oparitu nahi die Arrojeriak.

"Begiz jota dugun helburua lortzeko buru belarri irtengo gara Gijonen"

Esther arrojeria

Bera Berako kapitaina

2022-05-08T04:43:02+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo