Buscar
Actualidad

Iragana eta oraina betiko bat eginez

IKASTOLAREN HASTAPENETAKO GELAK BOTA EGINGO DIRA, ETA HORREK GURE IBILBIDEAZ HAUSNARTZEKO AUKERA EMAN DIGU
Iragana eta oraina betiko bat eginez.
Iragana eta oraina betiko bat eginez.

Lizarra Ikastolak Lizarrako frontoian eman zituen bere lehen urratsak duela 50 urte baino gehiago, eta betidanik lotura estua izan dugu eraikin horrekin. Aurki, eraikina bota, eta bestelako kirol-gune baten proiektua eramango da aurrera. Hori gertatu aurretik, sinbolikoki bada ere, gure aztarna utzi nahi izan dugu horren garrantzitsua izan den eraikinean. Horregatik, gaurko ikasleekin iraganeko argazkiak errepikatu ditugu, iragana eta oraina betiko bat eginez.

Duela mende erdia baino gehiago guraso talde batek apustu ausarta egin zuen Lizarra Ikastola sortuz. Azken hamarkada ilunetan erabat debekatua eta zapaldua egon zen euskara eta euskal kultura berreskuratu, eta administrazioaren jabegotik at dagoen hezkuntza-eredu aurrerakoia gara-tzea zuten helburu orokorren artean.

1970-1971 ikasturtean, Ega hiriko Udalak utzitako gela batean, hogeita bost ikaslek euren eskolatzea hasi zuten; 240.000 pezetako aurrekontuarekin eta Vianako Printzea Erakundearen, Euskaltzaindiaren eta Lizarrako Udalaren beraren babesarekin.

Iragana eta oraina betiko bat eginez

Iragana eta oraina betiko bat eginez Lizarra Ikastola

Egungo ikastolak itxura ezberdina du. Hasteko, komunitatea urte hauetan guztietan biderkatu egin da eta, gainera, eraikinak ez du zerikusirik. Lizarrako birika berdeen ondoan eta Ega errekaren ertzean jarraitzen du bere bidea. Betidanik, ikastolen pedagogia eta proiektu berritzaileek hezkuntzaren abangoardiarekin lerrokatua egotea eragin dute. Honen adibide, LOMLOE Hezkuntza lege berriak jasotzen dituen hainbat ildo aurrerakoi, ikasleen irteera profila kasu, Lizarra Ikastolan aspaldi (2016 urteaz geroztik) lantzen duguna.

Lizarrako frontoiko gela biluzi haietan ibili ziren lehen ikasle horiek ikastolara itzuli dira gaur, seme-alaben eskutik helduta. Bidea aldatu egin da, itxura beste bat da, ingurua ez da berdina, baina, arrazoi berdinek eragiten dituzte ikastolako bihotzen taupadak: euskara eta bereizgarria den erreferentziako hezkuntza-eredua.

Gaurko pedagogiak ikaslea erdigunean jartzera behartzen gaitu. Bera da protagonista bakarra, eta inguruan bidelagun dituen heldu eta proposamenek bere garapen akademiko eta pertsonala ahalbidetuko dute. Etorkizuneko gizartea eraldatuko duten protagonistek ondo dakite hori.

Errepublika garaiko ikastola haren ideiaren zati handi bat, eskola desberdin hura, Lizarra Ikastolak bere baitan hartu zuen sortu zen une beretik. Ia 100 urte geroago, Delors txostenak XXI. menderako hezkuntza-erronkak planteatzen ditu, eta eskolak bizitzarako eskola izatera gonbidatzen ditu, non ikasleek: izaten ikasi, ezagutzen ikasi, egiten ikasi eta -lagunartean bizitzen ikasiko duten. Lizarra Ikastolak beti helburu horien alde egin du lan.

Laster Lizarrako frontoiko gelak obra-hondakinak besterik izango ez diren arren, horma horien artean sortu zen eskola berezi eta modernoaren espirituak oso presente egoten jarrai-tzen du egungo ikasle eta familia berrien artean.

2023-02-11T07:22:05+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo