Gipuzkoa

Irakasgaia: Energia aurreztu

Sari-ematea ikastetxeetako ordezkariei, Udaletako eta Foru Aldundiko ordezkariekin. | ARGAZKIA: N.G.

Eraginkortasun energetikoan laguntzeagatik, 50/50 programaren baitan, Oarsoaldeko lau ikastetxe publikoei txekeak eman zaizkie. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak finantzatzen duen egitasmoko onuradunak Karmengo Ama Herri Ikastetxea (Pasaia), Elizalde Herri Eskola (Oiartzun), Lezo Herri Eskola (Lezo) eta Bizarain Ikastola (Errenteria) izan dira.

Alabaina, covid protokoloen ondorioz, 2021-22 ikasturtean, ikastetxe horiek murriztu egin zuten eraginkortasun energetikoaren gaitasuna. Protokolo honek gasaren kontsumoa handitzea ekarri zuen, leihoak eta ateak irekita baitzauden klaseen aireztapenari eusteko.

Ondorioz, ikasturte horretan, salbuespenezko urtea, ikastetxeetako elektrizitate eta ur kontsumoa bakarrik hartu ziren.

Gauzak horrela, ikastetxeetan egin zituzten ekintzak kontuan hartuta, 2.127,80 euro aurreztu ziren: Karmengo Ama Herri Ikastetxeak, 464,40 euro; Bizarain ikastolak, 535,60 euro; Lezoko Herri Eskolak, 87,90 euro; eta Oiartzungo Elizalde Herri Eskolak, 1039,90 euro.

“Baina interesgarriena ez da proiektu honek aurrezteko eta CO₂ isurtzeko duen potentziala, baizik eta horrek dakarren esperientzia pedagogikoa, gero eta premiazkoagoa baita baliabideak zentzuz erabiltzea”, argudiatu dute programaren arduradunek.

50/50 proiektuari esker, ikastetxeen aurrezpenaren %50 hezkuntza komunitateari ematen zaio sari gisa. Gainerako %50 aurrezpen garbia da ikastetxearen mantentze lanez arduratzen den erakundearentzat, eta konpromisoa har-tzen du aurrezpen berriak sortzeko ikastetxeetan eraginkortasunerako inbertsio txikiak egiteko.

“Ikasleek, irakasleek, jantokiko langileek, garbitzaileek edo atezainek osatutako ekipo energetikoak sortuz, ohiturak eraldatzea eta energia-gastua nabarmen murriztea lortzen da”, adierazi dute.

09/11/2022