Buscar
Gipuzkoa

‘Irati’ filma Lazkaon izango da asteburuan

Sei saio eskainiko ditu Areria aretoak: bi larunbatean, bi igandean eta beste bi astelehenean
Paul Urkijo, ‘Irati’ filmaren zuzendaria. | ARGAZKIA: RUBEN PLAZA
Paul Urkijo, ‘Irati’ filmaren zuzendaria. | ARGAZKIA: RUBEN PLAZA

Irati filma Lazkaoko Areria aretoan ikusteko aukera izango da asteburu honetan: larunbatean 19.30ean eta 22.00etan, igandean 19.30ean eta 21.30ean, eta astelehenean 19.00etan eta 21.00etan. Euskaraz estreinatuko da, gaztelaniazko azpitituluekin.

Paul Urkijoren pelikulak Sitges jaialdi publikoko ikusleen saria lortu zuen, eta Goya sarietan 5 sarietarako izendatua izan zen.

Irati VIII. mendean girotutako istorioa da. Pasa den udazkenean filmatu zen Euskal Herriko hainbat toki eta txokotan, baita Huescako hainbat lekutan ere.

2023-02-22T03:49:26+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo