23 urte ditu Irene Caminosek. Tolosarra, beti jakin izan du kirola bere bizitzaren atal garrantzitsu bat izan behar zela eta nerabezaroan esan zion bere aitari trialean jardun nahi zuela. Orduztik erronka handiak gainditu ditu gizonezkoa den kirol-mundu batean emakume izanda, baina ohituta dagoela dio Caminosek, ondo egiten duela lan mutilekin.
Irailaren hasieran, Covid-19a zela eta ezin izan zuen jokatu Trial Mundialan baina, orain, osasuna berreskuratu duela, gogor entrenatzen ari da Munduko Koparako. Hala ere, Ireneren grina ez da txirrinden mundura mugatzen, hain zuzen ere, María Helena Tarruel Tibaurekin batera 2022ko Dakarrean parte hartzeko prestatzen ari baita.
Momentuz erronkaren lehengo atalean daude, finantzaketa lortzeko atalean, horregatik sortu dute gofundme bat, non, interesatuek dohaintzak egiteko aukera duten.
Gipuzkoako Kale Nagusian Irene Caminos hobeto ezagutu nahi izan dugu eta haren proiektuei buruz hitz egin.