CAV

Irribarrak protagonistak gaur ospatzen den Kilometroak 2022an

Gipuzkoako ikastolen festa Ibarran gauzatzen ari da eta gaurko ekimenekin itxiko da aurtengo zikloa
Irribarrak protagonistak gaur ospatzen den Kilometroak 2022an
Escuchar
01:06

Kilometroak 2022ko egun handia ospatzen ari da gaur Ibarran. Aurten, jaialdia, modelo berri batekin egin da eta, horrenbestez, gaur ekimen guztiak egin beharrean, urte osoan zehar egindakoei gehituko zaizkio, jaialdiari amaiera bikaina emateko.

Duela hiru urte lantzen hasitako ideia gauzatu da aurtengo edizioan eta eredu berri honekin kulturaren kontsumoak haratago joan nahi du, hain zuzen ere, helburua kultura esperimentatzea, bizitzea eta parte hartzailea izatea delako. Hala azaldu zigun Gipuzkoako Kale Nagusian Josu Ozaitak Kilometroak 2022ko koordinatzaileak.

Ozaitak, adierazi bezala, Ibarran lau gune antolatu dira, non adin guztietako pertsonek batera ondo pasatuko duten.

  • Sormenaren gunea: Euskal eskultoreen elkartearekin batera antolaturiko Irribartea eskultura erakusketa izango da. Eta gune horretan bertan tailerrak ere antolatu dira batetik, eskulanak egiteko, eta bestetik, bertsoak entzun eta botatzeko. 
  • Haurren Hiria eta Baso Magikoa: Haurrei zuzendutako ibilbidea da, bidean ipuinetako pertsonaia berezi batzuekin egingo dute topo eta ipuin kontalaria izango dute. Horrez gain, basoan jolaserako elementu ezberdinak ere topatuko dituzte
  • Euskal musikaren ibilbidea: Musika mugituko da herrian zehar eta herritarrak musika zehar. Adibidez, Bizienea txokoa dago, bakarlari, trikitilari edo dj-entzat zuzendutako eszenatoki txikia. Bestalde, kontzertu luzeak ere izango dira, besteak beste, Dj Bull, Distopia elektrotxaranga, Nikotina, Goazen eta Dupla taldearen eskutik.
  • Gastronomia: Ibarra haien piparrengatik famatua izanda, bazkariak ere izango dira non produktu hori protagonista izango den. Irribarra entsalada berezia eskainiko da, oilasko eta txekor pintxoekin batera. Gainera, herri jantokian, 800 lagunentzat paella eta Lumagorri oilaskoa prestatuko da. Bestalde, Ibarrako plazan, Pipar gunea izango da. Piparra formatu desberdinetan eskainiko dute bertan. Bokata, talo eta saltxitxa postuetan, besteak beste,

 Jaialdiaz gozatu ahal izateko argibide guztiak hemen dituzue.

01/10/2022