Buscar
Araba

Irudimena, musika eta erritmoko jaia!

Irudimena, musika eta erritmoko jaia!
Irudimena, musika eta erritmoko jaia!

Goiuri Jauregian aurtengo inauteriko programazioa aurkeztu zen atzo. Izan ere, bihar hasi eta asteartera arte inauteriak ospatuko dira hirian. Hala, ekitaldian, desfileetan parte hartuko duten 23 konpartsak jakinarazi ziren, 4.734 lagunek osatuak. Estíbaliz Canto Hezkuntza eta Kulturako zinegotziak eskerrak eman zizkien herritar guztiei jaiak segurtasun osoz egin daitezen laguntzeagatik.

Hala, eta ildo beretik jarraituz, aurtengo inauterietako desfileak larunbatean (arratsaldez) eta igandean (goizez) ospatuko dira, eta ibilbidea aldatzea erabaki du Gasteizko Udalak. Hala jakinarazi zien parte hartuko duten konpartsei Montehermoso jauregian joan den astean ospatutako bileran. Horrela, desfileak Jose Mardones kaletik abiatuko dira –Done Jakue hiribidearen ertzetik– Logroño kalerantz. Bertatik Herrandarren kalera joango dira, eta jarraian Errege-Erregina Katolikoen kaletik, Simon Anda kaletik eta Basoa kaletik Konstituzio plazarantz. Bertan amaituko dute ibilbidea. "Aldaketa honen bidez pilaketak izaten diren guneetatik atera nahi ditugu desfileak, eta jendeari erosoago egoteko aukera eman, beti ere segurtasun handiena xede. Jende-pilaketak saihestera gonbidatzen ditugu herritarrak, eta une oro maskara jantzita eramateko eskatzen dugu" adierazi zuen Estibaliz Cantok. Zehazkiago, konpartsen aurkezpenarekin atzo hasi zen aurtengo inauteri epea. Hala ere, bihar hasiko dira jai-ekitaldiak, Ostegun Gizenaren ospakizunarekin, antzinako tradizioa dena Arabako lurralde osoan eta baita hirian ere. Hala, arratsaldean, bost eta erdietan, hiriko kaleetatik hasiko da abesbatzen ibilbidea. Bertan Udalaren Floklore Akademiako abesbatzak, dantzariek eta musikariek, José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioak, Olabide abesbatzak eta Arabatxo – Haurren abesbatzen Arabako Federazioak hartuko dute parte.

Ostirealean Luis Aranburu Udal Musika Eskolako inauterietako ohiko entzunaldia izango da 19:15ean hasita. 20:00etan, Indarra kultur elkartearen Kimuak, Iñausi eta berriak hasi ikuskizuna izango da, Florida parkeko kioskoan. Lehen adierazi bezala, larunbateankonpartsen lehen desfilea hasiko da 18:00etan. 23 konpartsak hartuko dute parte aurten, guztira 4.734 kide. "Egun berean, 22:00etan eta 00:00etan, Kumbalayé musika elkartearen batukada taldeak zabalguneko kaleak girotuko ditu, kalejira batez. Andre Maria Zuriaren plazatik abiatu eta hiriaren erdialdeko oinezkoen alderdian ibiliko da", azpimarratu zutenez Gasteizko Udaletik. Bigarren desfilea igandean, hilak 27, izango da, 12:00etan hasita. "Bertan, konpartsek kaleak girotuko dituzte beren dantzekin, eta larunbateko ibilbide bera izango dute". Inauteriei amaiera emateko, martxoaren 1ean,asteartean, Sardinaren Erreketa egingo da, 20:00etan, Espainia plazan, konpartsa guztiak bertan direla. Datorren astelehenetik aurrera, "turismo-bulegoan ikusgai izango da martxoaren 1ean erreko den sardina, sutan erre aurretik miresteko", ondorioztatu zuten iturri berberek.

konpartsak Larunbat arratsaldean eta igande goizean egin ohi diren inauterietako desfileetan parte hartzeko, urtero ireki ohi den deialdian izena eman duen inauterietako konpartsa baten kide izan behar da. Era guztietako taldeek osatzen dituzte konpartsak, besteak beste, aisialdiko taldeak, futbolzaleen taldeak, kultur elkarteak, auzo elkarteak edo gurasoen elkarteak, besteak beste. "Konpartsek Inauterietan parte hartzeko prozedura irailaren bukaera aldera abiarazten da, garai horretan bilera batera deitzen baitzaie Inauterien hurrengo edizioan parte hartu nahi duten taldeei. Gero, azaroan gutxi gorabehera, konpartsei laguntzak emateko deialdia egiten da. Deialdiaren betekizunen artean, besteak beste, taldeak eramango duen mozorroaren gaia jakinaraztea eta parte-hartzaileen zerrenda aurkeztea eskatzen da", gogorarazi zuten Gasteizko Udaletik. Aurten, konpartsek mimoz eta arduraz egin dute lan mozorroetan, horrekin disfrutazeko eta jai-giroa sortzeko. Esate baterako, Urkide Ikastetxearen Gurasoen Elkartetik bere mozorroa Circuskide izenekoa izango da, eta Corazonistas Ikastetxeko Gurasoen Elkartetik Elfos de Coras izeneko mozorroak sortu dituzte. Marianistas Ikastetxeko Gurasoen Elkartea Wallyren Familia Handiaren azalean jarriko da,eta Carmelitas Ikastetxeko Guraso Elkartetik St. Patrick's day mozorroak sortu dituzte. Konpartsek beren mozorroetarako aukeratu dituzten tituluak originalak eta dibertigarriak dira, landuak kasu guztietan. "Edonork har dezake parte gure hiriko Inauterietan, herritar guztientzako jai irekiak baitira. Jai egunetan, Inauteri Larunbatean bereziki, nahikoa da begi-mozorro edo kartel bat eramatea Gasteizko kaleetan jaian murgiltzeko edo antolatutako gau-jai eta ekitaldiez gozatzeko", esan eta gaineratu zuten Udaletik: "Baina jaietako ekitaldi kolektiboetan bereziki taldeek laguntzen dute kaleak girotzen eta kolorez betetzen. Izan ere, talde horiek jaian parte hartzea funtsezkoa da, eta denborarekin Inauterietako ezinbesteko osagaia bihurtu dira".

Herritar eta konpartsentzat, ordu gutxiren buruan hasiko da dibertsioa Gasteizen!

Ibilbidea. Desfileak larunbatean eta igandean (goizez) ospatuko dira, eta ibilbidea aldatzea erabaki du Gasteizko Udalak. Hala jakinarazi zien parte hartuko duten konpartsei Montehermoso jauregian joan den astean ospatutako bileran. Horrela, desfileak Jose Mardones kaletik abiatuko dira –Done Jakue hiribidearen ertzetik– Logroño kalerantz. Bertatik Herrandarren kalera joango dira, eta jarraian Errege-Erregina Katolikoen kaletik, Simon Anda kaletik eta Basoa kaletik Konstituzio plazarantz.

2022-02-24T15:13:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo