Gipuzkoa

Irungo Harrera Sarea: "Errefexiatu gutxiago etorri dira baina udan, Kanariar irletatik kanporatzen dituzte eta, agian gehiego helduko dira Irunera"

Gaur Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da eta Irungo egoera zein den aztertu dugu Irungo Harrera Sarekoekin batera
Irungo Harrera Sarea: "Errefexiatu gutxiago etorri dira baina udan, Kanariar irletatik kanporatzen dituzte eta, agian gehiego helduko dira Irunera"
Escuchar
00:30

Ekainaren 20an Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da eta Gipuzkoako Kale Nagusian Irungo mugan egoera zein den aztertu dugu Irungo Harrera Sareko kidea den Oihana Galardirekin. Azken asteetan mugako egoerak argi utzi du pertsona migratzaileek pairatzen duten jazarpena, berezki Polizia Nazionalean izandako azken aginduek argi utzi zuten, zeinen bitartez jaiegunak eskaintzen zitzaien langileei paperik ez zituzten pertsona migranteak atxilotzeagatik.

Agindua bertan behera geratu zen arren, arrazakeria nagusi da mugaren bi aldeetan. "Ipar eta hego-mendebaldeko Afrikako pertsonak etortzen dira gehienbat", adierazten zuen Galardin pertsona etorkinen profila zein den azaltzen zuenean, "gehienak, orain, Kanariar irletatik etortzen dira eta Irun izan ohi da Europarako sarbidea".

Irungo Harrera Sareko kidearekin datuei buruz hitz egin dugu eta onartu du, iaz sasoi hauetan pertsona gehiago zeudela "baina ezin dugu aurreikuspenik egin, hala ere, egia da udan normalena del Kanariar Irletatik migratzaileak kanporatzea eta, horrenbestez, penintsulara heltzen dira, hortaz, izan liteke, hurrengo hilabeteetan pertsona gehiago izatea Irungo mugan".

20/06/2023