Bizkaia

‘Itsasoari begira dagoen unibertsitatea’ uda ikastaroa bukatu da

Ikastaroa Bilboko Ingeniaritza Eskolan amaiera eman zaio
Saltilloko tripulazioa agintariekin batera

Gaur, uztailaren 20an ‘Itsasoari begira dagoen unibertsitatea’ izeneko Mugaz Gaindiko uda ikastaroari amaiera eman zaio, uztailaren 11an hasi zena.

Uda ikastaro aitzindari honek Saltillo eskola-ontzia eta euskal kostaldea izan ditu ezagutza-gune, bai eta bertako hainbat kokagune ere (Portugalete, Bilbo, Santurtzi, Mutriku, Donostia eta Donibane Lohizune/Ziburu), non herritar guztiei irekitako jardunaldiak gozatzeko aukera izan duten. Parte hartu duten bi tripulazioek, Euskal Herriko Unibertsitateko UPV/EHU eta Bordeleko Unibertsitateko ikasleak izan dira eta ikasitakoa beren unibertsitateetara eramango dute: nautika eta gure itsaso eta ozeanoen iraunkortasuna barne hartzen dituzten jakintzak.

Prentsaurrekoan, hau sustatu duten eragileek parte hartu dute, elkarrekin lankidetzan eta, aldez aurretik lan sakona eta zorrotza egin ondoren, abentura honek gorpuztu behar zuena osatu zutenak: ezagutzaren transmisioa kulturarteko, eleaniztasuneko eta bizikidetzako espazio berezi batean kokatuz.

Emaitza ezin izan da positiboagoa izan, hala adierazi du Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko UPV/EHU errektoreak: "Ziur nago hau, maila pertsonalean, esperientzia aparta izan dela. Eta ziur nago maila akademikoan ere hala izan dela: unibertsitate-ekimen originala, erakargarria, nabigazioa eta biologia uztartzen dituena, eta arrakasta ikusita, gure Uda Ikastaroen hurrengo edizioetan jarraipena izango duena”.

Bestalde, Charles Pintok, Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendariak, ikastaro honen zuzeneko esperientziaren garrantzia azpimarratu du: “UPV/EHUko Uda Ikastaroak ezagutza gurutzatzeko aukera bat dira, Euskaditik kanpo bizi diren pertsonentzako irekiera gehituta. 2022ko edizio honek, Mugaz Gaindiko Uda Ikastaro erakargarri bat eskaintzen du: "Itsasoari begira dagoen unibertsitatea”, zer hobe itsasoari begira egotea likido gazian egonda baino, gure kostaldetik gertu. Ikastaroaren apustuetako bat Mugaz Gaindiko unibertsitateak, kulturak, formazioak eta generoak nahastea da. Osagai horiekin, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) eta Bordeleko Unibertsitateko ikasleek proiektu batzuk partekatu ahal izan dituzte oso espazio mugatuan. Hain zuzen ere, El Saltillo Eskola izan da proiektu berritzaile eta original hau gauzatzeko agertoki pribilegiatua. Lehen hurbiltze-fase baten eta Team Building-en ondoren, lehorrean, parte hartu duten ikasleek, Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleek eta Mikel Lejarza kapitainak osatutako eskifaiarekin batera, beren trebetasunak eta gaitasunak probatu dituzte Santurtzi/Portugalete eta Donibane Lohizune portuen artean. Esperientzia, ikastaroko aktoreen arabera, oso ona eta dinamikoa izan da”.

22/07/2022