Buscar
Gipuzkoa

"Itxialdiaren ondoren, etxean aldaketak egiteko zirrara piztu zitzaion jende askori"

Argiloain Perosterenamaibi ehungintza eta dekorazioa
"Itxialdiaren ondoren, etxean aldaketak egiteko zirrara piztu zitzaion jende askori"
"Itxialdiaren ondoren, etxean aldaketak egiteko zirrara piztu zitzaion jende askori"

Merkataritzari estuki lotutako familia batetik dator Argiloain Perosterena. Maibi denda bere amaren ametsa izan zen eta gaur egun bere gidaritzapean dago

Oñatiko Mendiko kalean kokatuta dago Maibi ehungintza eta dekorazio denda. 90ko hamarkadan zabaldu zituen ateak, Maribi Arregiren, Argiloain Perosterenaren amaren, eskutik. "Dekorazioa nire amaren pasioa da eta denda ireki-tzea zen bere ametsa", esan du Argiloainek. Merkataritzarekin lotura estua izan du betidanik bere familiak eta 100 urte baino gehiago daramate dendaritzan. Argiloain, esate baterako, familiako bosgarren belaunaldia da saltoki bat gidatzen duena. Gaur egun, etxea "janzteko" produktuetan espezializatuta daude Maibin: gortinak, mantak, alfonbrak eta abar.

  • 2022ko egutegia: Bertako merkataritzarekin bat

Etxe berri batean pentsatzen dugunean, altzariak etortzen zaizkigu burura, eguneroko bizimodua erraztuko diguten elementuak bururatzen zaizkigu, baina hori bezain garrantzitsua da etxea janztea...

–Maibin etxea janzteko balio duten gauzak saltzen ditugu: ohea janzteko, leihoa janzteko, lurra janzteko... Izara, nordiko, alfonbra edo gortinei buruz ari naiz. Horretaz aparte, neurrira egindakoak ditugu, batez ere, alfonbrak eta gortinak. Izan ere, leiho bakoitza mundu bat da; etxe bakoitza eta bezero bakoitza ere bai. Horregatik, leiho horretara eta bezeroaren gustuetara egokitzen gara.

Pandemian etxeko gauzak alda-tzeko zirrara sartu zitzaigun, nabaritu zenuten?

–Etxean egon ginen denbora horretan gure bezeroekin kontaktuan jarraitu genuen, WhatsApp eta sare sozialen bitartez. Eskaera asko jasotzen genituen. Itxialdiaren ondorengo hilabeteak are hobeak izan ziren guretzat. Etxean hainbeste denbora igaro ondoren, aldaketak egiteko zirrara piztu zitzaion jendeari. Ordura arte, denbora gutxi pasatzen genuenez etxean, ez genien xehetasunei hainbeste erreparatzen. Horrenbestez, gure negozioari pandemiak pixka bat lagundu diola esan genezake.

Interneten bitartez saltzea salbatu zintuzten...

–Gaur egun oso garrantzitsua da online mundua menperatzea. Bertan presentzia izan behar duzu, horrek ahalbidetuko dizu urrutiago iristea.

Birtuala garrantzitsua da, baina ehunez ari garenean, ez dago aurrez aurrekoa bezalakorik...

–Maibin sartzea esperientzia bat bizitzea izan dadin saiatzen gara, hau da, bezeroak usainak, testurak eta koloreak sentitzea, eta gustura egotea, horixe da gure helburua.

2022-03-06T08:26:09+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo